Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (2026)
Euskara. Kultura. Mundura.
Urriaren 2an hasiko den ikastaroak atzerrian euskara eta euskal kultura irakasteko metodologia, tresnak eta baliabideak eskainiko ditu. Aurtengo edizioa Donostian egingo da, EHUko Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean.
2024az geroztik, ikastaroa bi urtean behin egiten da.
2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 33 unibertsitatek euskara eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan.
Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan dago sortuta eta hamabigarren edizioa izango da aurtengoa. Atzerriko hizkuntza gisa euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan atzerrian ariko diren irakasleen (irakurleen) prestakuntzan sakontzea du helburu.
Euskal kultura hainbat diziplinatan nola irakatsi eta transmititu landuko dute parte-hartzaileek hainbat adituren eskutik. Euskal Ikasketen didaktika hainbat ikuspegitatik aztertu eta metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte ikasleek euskara eta euskal kultura irakasteko. Hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa bezalako gaiak jorratuko dituzte, hain zuzen ere.
Ikastaroa tokiko behar espezifikoetan oinarrituta diseinatuta dago eta irakasle postu horiek sustatzen dituen Etxepare Euskal Institutuko Irakurletza Sarea eta ematen dituen aukerak ezagutaraziko dira.
- Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu
- Diziplina anitzetatik euskara eta euskal kultura nola irakatsi eta transmititu ikasiko duzu
- Herrialde eta ikaslegoaren errealitatera egokitutako proposamen didaktikoak garatuko dituzu
- Aditu eta profesionalen eskutik ikasiko duzu
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu. (Ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).
Nazioarteko testuinguruetan euskara eta euskal kultura irakasteko eta transmititzeko metodologia, tresna eta baliabideak eskura itzazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik.
DATAK: URRIAK 2 – AZAROAK 27, 2026
ORDUTEGIA: Ostiraletan, 16:00-20:20 / Larunbatetan, 9:00 – 13:20
FORMATUA: AURREZ AURREKOA
HIZKUNTZA: EUSKARA
BALIO AKADEMIKOA: 6 kreditu ECTS
PREZIOA: 400,00 €
Ikastaroko saio guztiak aurrez aurre emango dira, Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean (Ondarreta pasealekua 18).
Ikastaroak bi alderdi izango ditu ardatz: alde batetik, atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko behar diren bide didaktiko eta metodologiak identifikatzeko aukera izango da, eta bestetik, ikasgelan eraginkortasunez jarduteko tresnak eskuratzea izango du xede.
- Giza eta Gizarte Zientzietako goi-mailako tituludunentzat.
- Graduko 4. mailan dauden ikasleentzat.
- Irakurle izan nahi dutenentzat.
- Testuinguru eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasten ari direnentzat.
- Euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten dutenentzat.
- Nazioarteko unibertsitateetan edota eremu eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasteko gakoak jasoko dituzu.
- Metodologia eta baliabide didaktikoak eskuratuko dituzu.
- Oinarri sendoa lortuko duzu euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasteko.
- Euskal Ikasketekin lotutako nazioarteko ingurune akademikoei buruzko ikuspegi zabala eta diziplina anitzekoa izango duzu.
- Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarea ezagutuko duzu.
- Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakurleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortuko dituzu.
- EHUk homologatutako eta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Unitateko zuzendaritzak igorritako ziurtagiri ofiziala jasoko duzu.
1. astea
Urriak 2
15:00
Garbiñe Iztueta (EHU) / Monika Madinabeitia (Etxepare Euskal Institutua)
Etxepare Euskal Institutuaren irakurletza sarearen aurkezpena.
Ikastaroaren helburua eta atalak (teoria/praktika, kultura/hizkuntza).
LEHEN MULTZOA: HIZKUNTZA
16:00
Ibon Manterola (4 ordu)
Hizkuntzak ikasteko jarrera eta motibazioak
Urriak3
Unai Lauzirika (4 ordu)
Irakurle baten eguneroko jarduna
2. astea
Urriak 16
Ana Labaka (HABE) (2 ordu)
Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculumaren gida-lerroak
Maddalen Subijana (2 ordu)
Irakurletza batean euskara irakasteko proposamen praktikoa
Urriak 17
Cecilia Fernandez (4 ordu)
Deabruari euskaraz irakasten: euskara beste hizkuntzekin alderatuz ikas dezakeguna.
3. astea
Urriak 23
Mikel Iruskieta (4 ordu)
Euskararen irakaskuntza testuinguru digitalean: IKTak eta hizkuntza-teknologia
Urriak 24
(Zehazteke) (4 ordu)
Ahozko eta idatzizko lanen ebaluazioa atzerrian: saio praktikoa
4. astea
Urriak 30
Olatz Altuna (2 ordu)
Zertan da euskalduntze prozesua?
Beñat Muguruza (2 ordu)
Euskara eta hi
Urriak 31
Ismael Manterola (4 ordu)
Baloreen transmisioa Euskal Herriko artean.
BIGARREN MULTZOA: KULTURA
5. astea
Azaroak 6
Mari Jose Olaziregi (4 ordu)
Euskal literatura, ikasketa kulturalen ikuspuntutik
Azaroak 7
Haritz Azurmendi (4 ordu)
Euskal pentsamendua
6. astea
Azaroak 13
Gema Lasarte (2 ordu)
Euskal literatur testuak genero begiradatik irakurtzen
Miren Ibarluzea (2 ordu)
Bertsolaritza / What is bertsolaritza? eskoletan
Azaroak 14
Nekane Goikoetxea (2 ordu)
Euskal iruditeria, aieru franko
Oier Araolaza (2 ordu)
Euskal dantza
7. astea
Azaroak 20
Jone Miren Hernandez (2 ordu)
Txapelatik gobarara. Emakumeak, feminismoa eta genero ikasketak azkenengo hiru hamarkadetan.
Oscar Alvarez Gila (2 ordu)
Euskal emigrazioa eta diaspora
Azaroak 21
Gorka Erostarbe (2 ordu)
Azken urteetako joerak euskal musikan
Iratxe Fresneda (2 ordu)
Euskal zinemaren ibilbide berriak?
8. astea
Azaroak 27
Monika Madinabeitia
Proiektu pedagogikoa nola landu (2 ordu)
Irakurletza batean lehen urratsak (2 ordu)
Matrikula on-line izango da. Izena emateko epea ekainaren 15etik irailaren 17ra arte egongo da zabalik.
Izena emateko orriarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:
- NAN edo pasaportearen kopia
- Unibertsitateko tituluaren kopia
- EGA edo baliokidearen kopia
EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek ere ikasle-aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek EHUko araudiaren araberako hobariak izango dituzte, aldez aurretik eskatuta eta agiri bidez justifikatuta (izena emateko orduan agiria aurkeztu behar da).
Irailaren 22an pertsona bakoitzari onartua ala baztertua izan den jakinaraziko zaio posta elektroniko bidez (izena ematean zehaztutakoa) eta mezu berean matrikularen ordainketa egiteko kontu-zenbakia jakinaraziko zaio. Onartutako pertsonek irailaren 22tik irailaren 28ra arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa eta, hala badagokio, asegurua ordaintzeko, transferentzia bidez.
KUTXABANK: kontu zenbakia onarpen mezuan emango da
Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak – EUSKARA IRAKASTEKO IKASTAROA
Epe hori igarota ordainketarik egin ez duenak ikastaroa egiteko eskubidea galduko du eta zerrendaren hurrenkeran onartuko dira ordezkoak.