Aukeratu dira 2015 Kimuak katalogorako laburrak
Euskara. Kultura. Mundura.
Zazpi dira Kimuak zigilupean aurten banatuko diren film laburrak, aurkeztutako 54 proposamenen artean egindako aukeraketaren arabera.
Aukeraketak genero nagusiak jasotzen ditu, ikuspegi berrien bidez landuak:: David Gonzálezen 5 Segundos, Lander Camareroren A Revenge Story, Tucker Dávila Wooden Duellum, Mikel Gurrearen Foxes, Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics, George Todriaren Lost Village eta Iñigo Salaberriaren Luz a la deriva. Hizkuntzei dagokienez, lauk ez daukate dialogorik, bi ingelesez eginak daude eta beste bat gaztelaniaz.
Honakoak dira epaimahaia osatu duten kideak: Amaia Serrulla –Donostia Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kidea eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren koordinatzailea–; Luisma González –ALCINE, Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdiko zuzendaria–; Mari Fran Machín –ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoko Hezkuntza eta Jardueren koordinatzailea–; Marina Díaz –Cervantes Institutuko Zinema eta Ikus-entzunezkoen arduraduna– eta Rosa Zufía –kazetaria eta EITB Kultura-Transit telebista saioko zuzendaria–. Aho batez egin dute aukeraketa.
Kimuak adin nagusitasunera iritsiko da katalogo berri honekin. Aurkezpen ofiziala datorren irailean izango da, Donostia Zinemaldian.
Informazio gehiago hemen.