Aukeratu dituzte Kimuak 2022 katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak

2022/06/08

Euskara. Kultura. Mundura.

Kimuak programaren 25. edizioaren deialdira aurkeztutako 75 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2022 katalogoa osatzeko: ‘Contadores’ (Irati Gorostidi), ‘Cuerdas’ (Esti Urresola), ‘Fe’ (Maider Fernández), ‘Hemen bizi da maitasuna’ (Ainhoa Olaso eta Enara García), ‘Hirugarren koadernoa’ (Lur Olaizola), ‘Irrits’ (Maider Oleaga) eta ‘Lanbroa’ (Aitzol Saratxaga). Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du Kimuak programa, Zineuskadik kudeatzen duena, euskal film laburren sustapena eta zabalkundea xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.

Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: María del Puy Alvarado –ekoizlea, gidoilaria eta irakaslea, Malvalanda ekoizpen etxearen sortzailea–; Alejandro Díaz Castaño –FICX, Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria–; Vanesa Fernández –ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria–; Iñaki Lazkano –Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea– eta Javier Ocaña –Zinema kritikaria eta idazlea–.

Kimuak 2022 katalogo berriak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako hiru euskara hutsean eginak daude eta lau gaztelaniaz. Aurtengoan, halaber, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztu dituzte.

Honako hauek dira hautatutako zazpi film laburren inguruko xehetasunak:

  • ‘Contadores’, Irati Gorostidi.
  • ‘Cuerdas’, Esti Urresola.
  • ‘Fe’, Maider Fernández.
  • ‘Hemen bizi da maitasuna’, Ainhoa Olaso eta Enara García.
  • ‘Hirugarren koadernoa’, Lur Olaizola.
  • ‘Irrits’, Maider Oleaga.
  • ‘Lanbroa’, Aitzol Saratxaga.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu