“Aurten, euskara bai!” ipuin lehiaketako irabazlea

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-05-30

Jada hautatu da 2019ko “Aurten, euskara bai!” Ipuin-lehiaketako irabazlea. Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz Unibertsitateko Barbara Regina Szewczyk ikaslea izan da saritua, eta honek udaran Zornotzako Barnetegian egonaldia burutzeko aukera izango du, gastu guztiak barne.

Jada hautatu da 2019ko “Aurten, euskara bai!” Ipuin-lehiaketako irabazlea. Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz Unibertsitateko Barbara Regina Szewczyk ikaslea izan da saritua, eta honek udaran Zornotzako Barnetegian egonaldia burutzeko aukera izango du, gastu guztiak barne.

Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai Fundazioak, urtero, “Aurten, euskara bai!” ipuin lehiaketa jartzen dute martxan. Bertan, Institutuak mundu osoko unibertsitateetan dituen irakurletzetako edozein ikaslek har dezake parte, eta gaiak euskara edota euskal kulturari buruzkoa izan behar du.

Aurtengo lehiaketara lau idazlan aurkeztu dira: Los Angelesko UCLA Unibertsitateko Nicholas Smith eta Shahriyar Jahanbakhsh ikasleenak, Habanako Unibertsitateko Daniela Pujolena, eta Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitateko Barbara Regina Szewczyk ikaslearena (irabazlea). Esan beharra dago, apartekoa izan dela ipuin guztien kalitatea. Hortaz, irabazle bakarra egon den arren, idazlan guztien estekak jarriko ditugu ikusgai, irabazlearen testuaren azpian.

Ipuin irabazlea eta gainontzekoak irakurri nahi? Hona hemen testua:


Adiskide berria Euskal Herrian

- Kaixo! -  bat-batean entzuten dut.

Biratu naiz eta neska bat ikusten dut. Neska hau arrotza da niretzat eta ni harrituta nago.

- Kaixo - erantzuten dut, ez oso ziur. - Nor zara? Zer nahi duzu?

- Ni Maite naiz - neska alaiak esaten du. - Nik zurekin euskaraz hitz egin nahi dut!

- Euskara? Nirekin? Baina... Zergatik?

- Euskaraldia da! Eta zuk "belarriprest" pina duzu!

- Bai, baina euskara ez dut hitz egiten... Pixka bat ulertzen dut soilik!

- Ez da problema!

Egoera hau oso bitxia eta arraroa da. Normalean ez dut mintzaten arrotzekin janari-dendan. Baina Maiterekin ia ordu-erdiz hitz egiten dut, eta hark oso atsegina eta jatorra ematen du. Maitek niri bere telefono zenbakia ere ematen dit. Ondo da, oraindik ez dudalako lagunik euskal herrian.

Gero, etxean, Maiterengan asko pentsatzen dut. Baina ez diot deitu. Lan egiten eta ikasten dut. Ez dut denborarik. Baina ondoren, ia bi hilabete geroago, Maitek deitu nau.

- Aprilaren korrika da, badakizu? - Maitek galdetzen du. - Nire lagunekin korrika egin nahi dut. Zuk ere etorri nahi duzu?

- Korrika? Baina ez naiz kirolari ona. Ez nago sasoian.

- Ez da problema, laguna! Ez duzu azkar egin behar korrika!

- Baina...

- Sasoian izan nahi duzu? Ba al dakizu zer? Etorri nirekin mendira!

Harrezkero Maiterekin eta bere lagunekin mendira asteburu guztietan joaten naiz. Hasieran arraroa zen eta oso nekatua nengoen. Baina orain mendiak maite ditut eta lagun berri asko ditut. Eta lagunekin askotan euskaraz hitz egiten dut.

Nire hobekuntzak ona dira. Aurrera egin dut. Apirilean korrika oso azkar  egingo dut, pentsatzen dut. Euskararengatik, hizkuntza politena, eta Maiterengatik, nire lagunik onenarengatik.

 

Aurkeztutako gainontzeko idazlanen estekak, hemen:

Shahriyar Jahanbakhsh – Aurten Euskara Bai

Nicholas Smith – Aurten euskara Bai

Daniela Pujol – Misterioak eta Zuhaitzak

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu