"Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean" gaurtik aurrera Bilbon ikusgai

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-02-24

Badu Bada erakusketa Donostian jaio zen, San Telmo Museoan, besteak beste Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Egitasmoak sendotu besterik ez du egin orduz geroztik, eta segida izan du, Baionan aurrena eta Gasteizen gero. Orain Bilbo hiriaren txanda heldu da: gaur inauguratuko dute Alhondiga Bilbaon, eta maiatzaren 4ra bitartean izango da zabalik. Gaur goizean aurkeztu dute proiektua prentsaren aurrean. Aizpea Goenaga Institutuko zuzendariak bertan esan duzuenez,  Badu, Bada “gure hizkuntzari buruzko azalpenak mundu osoan barrena zabaltzeko aparteko tresna da: bai  nazioarteko unibertsitatetan, bai bestelako egitasmoetan burutzen ditugun zabalkunde lanetan”.

“Hizkuntza bizirik da –gaineratu du- hiztunik badu, ikasia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina egungo mundu eleanitzean izango duen etorkizuna bermatzeko ardura dugu guztiok.  Gure esku dago zabaltzea, kutsatzea, euskaraz txiokatu, jolastu, sukaldatu, idatzi, irakurri, maitatzea”.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.