Barealdi Magikoa: Antzerkia euskaraz Madrilen. Beherapen bereziak!!!

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-23

 Azaroak 1 eta 2

CENTRO DRAMÁTICO NACIONAL / VALLE-INCLÁN ANTZOKIA / FRANCISCO NIEVA ARETOA

 

DESKONTU BEREZIAK

TALDEA / 10-20 lagun%25+ gonbidapen 1

TALDEA / 21 lagunetik gora:  %50 + 2 gonbidapen

65 urtetik gora: %50

Familia ugaria: %50

MINUTU GAZTEA / 30 urte artekoak, sarrera emanaldia hasi baino

30 minutu lehenago erosita: %75

 

Centro Dramático Nacional erakundearen etaEtxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmenari esker, Alfredo Sanzolantzerkigile nafarraren “La calma mágica / Barealdi magikoa” euskaraz programatuko dute azaroaren 1ean eta 2an. CDN zentroaren etaTanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzio berri hau urriaren 10ean estreinatu zuten, gaztelaniaz, eta azaroaren 9ra arte emango dute Madrileko eszenatoki esanguratsu horretan.

Harkaitz Cano idazleak euskaratu duen bertsioa gaztelaniazko gaintituluekin eskainiko dute; azaroaren 1eko saioa (larunbata)19:00etan izango da, eta azaroaren2koa (igandea), 18:00etan.

“Denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balore bera hartzen dute gure oroimenen artean, eta zaila da benetan dena eta iruditzen zaiguna bereiztea”, dio Alfredo Sanzol antzezlanaren egile eta zuzendariak. Horixe da Olivierren istorioaren abiapuntua, bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia, eta tarteka aluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo diona; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila dabilena. Euskarazko funtzioetako aktoreak honakoak izango dira: Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Jose Kruz Gurrutxaga, Aitziber Garmendia eta Martxelo Rubio.

 

“BAREALDI MAGIKOA”, ANTZERKIA  EUSKARAZ MADRILEN

Azaroak 1 eta 2

CENTRO DRAMÁTICO NACIONAL / VALLE-INCLÁN ANTZOKIA / FRANCISCO NIEVA ARETOA

 

DESKONTU BEREZIAK

TALDEA / 10-20 lagun%25+ gonbidapen 1

TALDEA / 21 lagunetik gora:  %50 + 2 gonbidapen

65 urtetik gora: %50

Familia ugaria: %50

MINUTU GAZTEA / 30 urte artekoak, sarrera emanaldia hasi baino

30 minutu lehenago erosita: %75

 

Centro Dramático Nacional erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmenari esker, Alfredo Sanzolantzerkigile nafarraren “La calma mágica / Barealdi magikoa” euskaraz programatuko dute azaroaren 1ean eta 2an. CDN zentroaren etaTanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzio berri hau urriaren 10ean estreinatu zuten, gaztelaniaz, eta azaroaren 9ra arte emango dute Madrileko eszenatoki esanguratsu horretan.

Harkaitz Cano idazleak euskaratu duen bertsioa gaztelaniazko gaintituluekin eskainiko dute; azaroaren 1eko saioa (larunbata)19:00etan izango da, eta azaroaren2koa (igandea), 18:00etan.

“Denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balore bera hartzen dute gure oroimenen artean, eta zaila da benetan dena eta iruditzen zaiguna bereiztea”, dio Alfredo Sanzol antzezlanaren egile eta zuzendariak. Horixe da Olivierren istorioaren abiapuntua, bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia, eta tarteka aluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo diona; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila dabilena. Euskarazko funtzioetako aktoreak honakoak izango dira: Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Jose Kruz Gurrutxaga, Aitziber Garmendia eta Martxelo Rubio.

 Taldeei zuzendutako beherapenak aldez aurretik eskatzeko: Tel 91 505 88 01 (9:30 - 15:00)

Argibide gehiago

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu