Barealdi Magikoa: antzerkia euskaraz Madrileko CDN zentroan
Euskara. Kultura. Mundura.
Centro Dramatiko Nacional erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmenari esker Alfredo Sanzol antzerkigile nafarraren “La calma mágica/Barealdi magikoa” Madrileko Valle-Inclán Antzokiak euskaraz programatuko duen bigarren antzezlana bilakatuko da, “Soinujolearen semea” lanak iaz eskuratu zuen arrakastaren ondoren. CDN zentroaren eta Tanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzio berri hau urriaren 10ean estreinatuko da eta azaroaren 9ra arte eskainiko dute Madrileko eszenatoki esanguratsu horretan; Harkaitz Cano idazleak euskaratu duen bertsioa azaroaren 1ean eta 2an izango diren emanalditan taularatuko dute.
Alfredo Sanzol antzezlanaren egilea eta zuzendaria, Tanttaka Teatroa konpainiako Fernando Bernués eta Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitor Mazo, Aitziber Garmendia eta Iñaki Rikarte antzezleak Madrileko komunkabideen aurrean agertu dira, idazlearen esanetan “aitari eskainitako opari-komedia” den obra berria aurkezteko. “Denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balore bera hartzen dute gure oroimenen artean, eta zaila da benetan dena eta iruditzen zaiguna bereiztea”, esan du egileak. Hori da Olivierren istorioaren abiapuntua, bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia, eta tarteka aluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo diona; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila dabilena.
Egileak eta antzezleak hilabeteak eman dituzte “La calma mágica / Barealdi magikoa” antzezlanaren jatorrizko testua berridazten eta entsegatzen, pozik amaitu duten prozesuan. CDNko estreinaldiaren ondoren bira zabala egingo dute Estatuan, gainerar. Antzezlan honekin “Sanzol Sanzoletaz haratago doa” esan du Fernando Bernuesek antzerkigile ezagunaren azken obrari buruz, “maila sakonagoetara iristen da”.
Centro Dramático Nacional erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko hitzarmenari esker Alfredo Sanzol antzerkigile nafarraren “La calma mágica/Barealdi magikoa” Madrileko Valle-Inclán Antzokiak euskaraz programatuko duen bigarren antzezlana bilakatuko da, “Soinujolearen semea” lanak iaz eskuratu zuen arrakastaren ondoren. CDN zentroaren eta Tanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzio berri hau urriaren 10ean estreinatuko da eta azaroaren 9ra arte eskainiko dute Madrileko eszenatoki esanguratsu horretan; Harkaitz Cano idazleak euskaratu duen bertsioa azaroaren 1ean eta 2an izango diren emanalditan taularatuko dute.
Alfredo Sanzol antzezlanaren egilea eta zuzendaria, Tanttaka Teatroa konpainiako Fernando Bernués eta Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitor Mazo, Aitziber Garmendia eta Iñaki Rikarte antzezleak Madrileko komunkabideen aurrean agertu dira, idazlearen esanetan “aitari eskainitako opari-komedia” den obra berria aurkezteko. “Denborak aurrera egin ahala, ametsek eta errealitateak balore bera hartzen dute gure oroimenen artean, eta zaila da benetan dena eta iruditzen zaiguna bereiztea”, esan du egileak. Hori da Olivierren istorioaren abiapuntua, bere irudiaren erabilpenaz kezkatuta dagoen pertsonaia, eta tarteka aluzinagarria suertatuko den bidaia berri bati ekingo diona; finean, duintasunaren eta bizitzaren zentzuaren bila dabilena.
Egileak eta antzezleak hilabeteak eman dituzte “La calma mágica / Barealdi magikoa” antzezlanaren jatorrizko testua berridazten eta entsegatzen, pozik amaitu duten prozesuan. CDNko estreinaldiaren ondoren bira zabala egingo dute Estatuan, gainerar. Antzezlan honekin “Sanzol Sanzoletaz haratago doa” esan du Fernando Bernuesek antzerkigile ezagunaren azken obrari buruz, “maila sakonagoetara iristen da”.
“La calma mágica” / “Barealdi magikoa” urriak 10 - azaroak 9 2014
Francisco Nieva Antzokia (Valle-Inclán Antzokia)
Ordutegia: asteartetik larunbatera 19:00etan; igandeetan, 18:00etan
Azaroaren 1ean eta 2an euskarazko funtzioak eskainiko dira, gaztelaniazko gaintituluekin (Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan)
ANTZEZLEAK
Gaztelaniazko funtzioetan
Sandra Ferrús, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Aitor Mazo, Iñaki Rikarte
Euskarazko funtzioetan
Itziar Ituño, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jose Kruz Gurrutxaga, Martxelo Rubio
TALDE ARTISTIKOA
Alfredo Sanzol (testua eta zuzendaritza), Alejandro Andújar (esznenografia), Iñaki Salvador (musika), Xabier Lozano (argiztapena), Ana Turrillas (jantziteria), Fernando Bernués/Koro Etxeberria (ekoizpen exekutiboa), Harkaitz Cano (euskaratzea), Isidro Ferrer (kartela)
CDN zentroaren eta Tanttaka Teatroa konpainiaren koprodukzioa, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz.