BASK: Euskal Kulturaren Jaialdia asteburu honetan Wroclawen
Euskara. Kultura. Mundura.
Ainara LeGardon performer eta musikaria, Jaime de los Ríos media-artista eta Eneko Gil dantzariaPoloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bana burutzen ari dira ekainaren erdialdetik DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker. Mugikortasuna, kulturen arteko elkarrizketa eta nazioarteko elkarlana bultzatzeko xedearekin sortu zuten deialdi hau pasa den urtean aipatu erakundeek.
Bigarren edizio honetan aukeratutako hiru artistek zein pasa den urteko hirurek -Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasua- Wroclaw hiriko Europako Kultur Hiriburutzak antolatutako BASK jaialdian parte hartuko dute uztailaren 3, 4 eta 5ean, nork bere proiektua aurkeztuz.
BASK jaialdairen hirugarren edizioa
BASK jaialdiaren hirugarren edizioa Wroclaw 2016 Hiriburutza urtea izan aurretiko azkena izango da. Aurtengo ekitaldiaren gaia etorkizuna izango da: zer gertatuko da bihar? Etorkizuna amets eta planez beteta izan ohi dugu, baina zerumugara begiratzeak beldur ere ematen digu.

Hiru egunetako programa zabal batean euskal kulturari buruzko askotariko jarduerak eskainiko dira: moda-tailerrak, eskuhartze artistikoak, ikuskizunak, etab. Azpimarragarriak izango dira egitarauean, batetik, aipatutako sei euskal artisten erakustaldiak eta, bestetik, baita Euskal Herriko zein Poloniako hiru musika-talderen kontzertuak ere: Delorean, El_Txef_A eta We draw A.
Informazio gehiago hemen
Jarraitu LeGardon, De los Ríos eta Gil-en pausoak
Ekainaren 15etik euren proiektu artistikoak garatzen ari dira Poloniako hirian Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gil, tokiko biztanleekin elkarlanean. Haien egunerokotasuna jarraitzeko Ainara LeGardonek espresuki horretarako irekitako bloga (http://www.ainaralegardon.com/category/proyecto-wroclaw/) bisita daiteke.
Horrez gain, Jaime de los Ríosek Pidginkultura Plugin egitasmoaren kanpaina ere martxan da sareetan. Twitterreko kontua @pkp2016 da eta ekimenean parte hartzeko honako traolak erabili behar dira: #DSS2016 #Wro2016 #Donostia #Wroclaw.