BASKING BEAT AND BITE: HUNTZA, ETS eta Mikel Urdangarin
Euskara. Kultura. Mundura.
-
31Abu 202302Ira 2023Helsinki / Tampere
Abuztuaren 31tik irailaren 2ra egingo da Basking Beat and Bite euskal musika jaialdia Finlandian, HUNTZA, ETS eta Mikel Urdangarinen kontzertuekin. Jaialdia Finlandiako bi hiritan izango da, Tamperen eta Helsinkin.
Basking Beat & Bite Finlandiako lehen euskal musika jaialdia da eta aurten bere hirugarren edizioa izango da. Bi lurraldeek amankomunean dute berezko hizkuntza bat, eta inguruko bizilagunengandik bereizten dituen historia eta hizkuntza bat. Proiektua interes bera zuten bi pertsonekin hasi zen, gastronomiarekiko eta euskal kulturarekiko grina. Baskingek euskal musika eta gastronomia eramaten ditu Finlandiara. Agertoki horretan, talde ezagunenen ‘erritmoa’ (‘beat’) eta euskal gastronomiaren ‘mokadu’ (‘bite’) bat eramaten dute beste herrialde batera. 2021ean Finlandiara joan ziren Gatibu, Olatz Salvador eta Zetak euskal taldeak. Eta iaz Izaro, Bulego eta Skakeitan, musika estilo ezberdinak uztartuz.
Eskema bera jarraituko da Tamperen eta Helsinkin. Hiri bakoitzean bi eguneko egitaraua dago aurreikusita. Lehenengo egunean udalerriaren harrera eta jaialdiaren aurkezpen ofiziala egingo da, bigarrenean bertako kultura eta musika sektorearekin gosaria eta kontzertuak egongo dira. Zuzeneko emanaldi horiek abuztuaren 31n Tampereko Tavara Asema aretoan eta irailaren 2an Helsinkiko Lepakkomies aretoan eskainiko dira. Irailaren 1ean halaber, taberna Brasa Terrace Bar tabernan mikrofono ireki saio bat antolatu dute.
Etxepare Euskal Institutuak, Basking Euskal Etxea elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jaialdiak Musika Bulegoaren laguntza jaso du euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzeko.
Osteguna, abuztuak 31 / 20.15 - Tavara Asema
Larunbata, irailak 2 / 21.30 - Lepakkomies
Mikel Urdangarinek (Amorebieta, 1971) bere abesti guztiak euskaraz idazten dituen kantautorea da, eta 25 urte daramatza musikari bezala. 11 disko ditu eta ospe handia lortu du euskal musikaren panoraman. Kirmen Uribe idazlearekin harreman profesional eta adiskidetasun estua du eta zenbait kanten letretetan parte hartu du.
Osteguna, abuztuak 31 / 20.15 - Tavara Asema
Larunbata, irailak 2 / 21.30 - Lepakkomies
Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako se gazte gipuzkoarrek osatzen dute. Taldearen lehen agerpena 2016ko martxoaren 8an izan zen, ‘Harro Gaude’ kantua plazaratuz. Hasiera apal horrek ateak ireki zizkien jarraian etorritako kontzertu eta agerraldiei.
Osteguna, abuztuak 31 / 21.30 - Tavara Asema
Larunbata, irailak 2 / 22.30 - Lepakkomies
ETS, Euskal Herriko musika talde entzunenetarikoa da. Iekoran (Arabako Errioxa) 2005. urtean sortu zen, gaur egun taldean jarraitzen duten hiru lagunen eskutik, Iñigo, Floren eta Campi. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi ziren, eta hilabete gutxien ostean, taldea abesti propioak konposatzen hasi zen. Gaur egun taldea bere azken diskoa aurkezten ari da.