Basking Beat & Bite: Merina Gris + MIRUA + SUA + IDOIA
Euskara. Kultura. Mundura.
-
29Abu 2026
Helsinki | Miami | Tbilisi | Santiago
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, MIRUA, SUA eta IDOIA.
SUA Helsinkiko Storyville Jazz Cluben arituko da; IDOIA, Santiago de Chileko Colectividad Vascaren egoitzan; Merina Gris, Miamiko Black Box Median; eta MIRUA, Tbilisi Art Palacen. Lau egoitzak zuzeneko streaming bidez konektatuta egongo dira, kontzertuak gainerako hirietatik ere jarraitu ahal izateko.
Programazioa abuztuaren 26tik 30era egingo den Basque Gastronomic Week ekimenarekin osatuko da. Bertan Beñat Ormaetxea sukaldariak parte hartuko du Miamin, Ricardo Pérezek Santiago de Chilen, Fernando Gonzálezek Helsinkin eta Guillermo Fernándezek Tbilisin, hiri bakoitzeko establezimenduekin elkarlanean.
Basking Beat & Bite Basking Euskal Etxeak sustatutako ekimena da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.