Basque Audiovisual MIPTV Europako ikus-entzunezkoen azokarik handienean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-10

Euskal ikus-entzunezkoen industriaren presentzia nazioarteko merkatuetan sendotzeko asmoz, 11 euskal ikus-entzunezkoen produkzio-etxe Cannes aldera jo dute aste honetan, Basque Audiovisual izenpean, apirilaren 7an zabaldu eta gaur amaituko den Miptv azokan parte hartzeko. Eiken clusterraren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesaz eta laguntzaz, Basque Audiovisual-ek berezko standa du azokan.  Partaidetzak garrantzi handia du  euskal ekoiztetxeentzat, azoka handi honek finanziaziorako bideak, elkarlanerako aukerak eta lanerako ildo berriak errazten dituelako. Miptv  1.700 ekoiztetxe, 1.600 erakustoki eta 100 bat herrialde ezberdinetatik joandako 4.000 bezero inguru hartuko ditu aurten Miptv azokak.

Aurreko asteburuan Mipformats topaketa ere egin zuten bertan. Pausoka euskal etxearen Stars on the street formatuak ekitaldiko bost onenen artean kokatu zen, eta, ondorioz, banaketarako kontratu bat erdietsi zuen Warner Bros konpainarekin.  Enpresa honek ere sortutako El Impostor, bestalde, Fresh TV ataleko 20 formatu arrakastasuenetako bat izan zen .

Basque Audiovisual euskal ikus-entzunezkoak munduratzeko Eikenek Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin sortutako taldea da; Eitb, Bauleko, Basque Stream, Expressive, Jpalen Comunicaciones, Media Attack, MediaBask, Pausoka, Prime Time Media, Somuga eta The Blackout Project ekoiztetxeek osatzen dute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.