Basque Audiovisual nazioarteko azoketan: euskal ikus-entzunezkoen 54 enpresen erakustokia munduan

2016/04/07

Euskara. Kultura. Mundura.

Aurten ere, euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duen BASQUE AUDIOVISUAL-ek presentzia nabarmena izango du nazioarteko azoka esanguratsuenetan. Marka horren sustatzaile  EIKEN Ikus-entzunezkoen Klusterraren eta Etxepare Euskal Institutuaren elkarlanari esker,  aurrera darrai euskal ikus-entzunezko sektore profesionalaren nazioartekotzea eta ate berriak zabaltzea helburu duen egitasmoak. Horretarako, BASQUE AUDIOVISUAL standak jarriko dituzte datozen hilabeteotan nazioarte mailako azoka garrantzitsu hauetan: 

MIPTV(Cannes). Apirilak 4-7. Telebista eta eduki digitalen munduko azoka garrantzitsuena.  

SUNNY SIDE OF THE DOC. (La Rochelle). Ekainak 20-23. Nazioarteko dokumentalen azoka.

MIPCOM (Cannes). Urriak 17 - 20. Formatu guztietako entretenimendu edukien Azoka Globala.

Gainera, Etxepare Euskal Institutuak diru-laguntzak eskainiko dizkie berriz ere enpresei, azoketara joateak eragiten  dituen gastuei (bidaia, akreditazioa, ostatua eta dietak) aurre egiten laguntzeko.

Apirilaren 4tik aurrera, MIPTV Cannesen

MIPTV azokak  datorren astean zabalduko ditu ateak,Cannes (Frantzia) hirikoPalais des Festivals gunean. Partaidetzak garrantzi handia du  euskal ekoiztetxeentzat, merkatu handi honek finantziaziorako bideak, elkarlanerako aukerak eta lanerako ildo berriak errazten dituelako. Mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotako produkzio-etxe, telebista kate eta audiobisualen enpresa bilduko ditu azokak, 1.600 stand baino gehiagoetan. 11.000 profesionaletik gora eman dute 2016ko edizioan parte hartzeko izena; horietatik 4.000 telebistarako edukien erosleak.

BASQUE AUDIOVISUAL standak kokapen aparta izango du bertan -Riviera eraikinean,R7.E67 zenbakian-, eta hura izango dute oinarri azokara bertaratuko diren zortzi euskal enpresek: Baleuko, Expressive Media Projects, Happymeter, JOK Films, Pausoka Entertainment,  Prime Time Media, The Blackout Project eta EITB.

Han ariko dira baita ere EIKEN klusterreko ordezkariak eta Etxepare Euskal Institutuko ordezkaria, Basque Audiovisual katalogoaren zabalkunde lanetan eta 54 euskal enpresen informazioa nazioarte mailako profesionalei eskaintzen, han izango diren ekoizpen etxeei laguntza emateaz eta euskal standean burutuko diren topaketak eta hitzorduak koordinatzeaz gain.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu