Basque doc: euskal dokumentalak sarean

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-04-27

Basque Doc euskal gaien inguruko ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen plataforma berria da: Youtubeko kanalaren bitartez euskal dokumentalak biltzen dituzte. Maria Vallejo ikus-entzunezko ekoizleak abiatutako proiektua da eta asmoa dokumental formatuko ahalik eta eduki gehienak igotzea da, jendeak ikusi ahal izan ditzan bestela ikusgai ez dauden era askotako ekoizpenak.

Asteotan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, gaiaren inguruko dokumentalak jarri dituzte eskuragarri. Horien artean, esaterako Alberto Rojoren “Gernika: Bonbardaketa- El Bombardeo- The Story” (Idem4) lana ikus daiteke, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez; azken hori –ingelesezko bertsioa- orain arte argitaratu gabea da.

Bizirik dauden azken lekukoen bizipenak, hainbat film eta argazkiren azterketa eta aukeraketa, adituen iritziak, pilotuen testigantzak... gertakari historikoak oinarri harturik bonbardaketa berregiten du dokumentalak irudi birtualez baliatuz.

Horrez gain, bestelako lanak ere aurki daitezke bertan: ikusi denak esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu