Basque Music at BIME: euskal taldeen showcase gau batean parte hartzeko deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
Euskal Herriko Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak-ek (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailordetza), Euskal Herriko musikaren kanpo-presentzia sustatu eta koordinatzeko ‘Basque Music’ izenpean hasitako lan ildoa jarraituz, BIMErekin elkarlanean martxan jarritako ekimen berri baten inguruko informazioa luzatu nahi dizuegu; urriaren 26 eta 28aren artean Bilbon burutuko den BIME pro jardunaldien aurtengo edizioan, management bulegoa duen nahi duen edozein euskal taldek edo bakarlarik showcase gau batean parte har dezan deialdi bat.
Interesa duten taldeek edo bakarlariek honako inskripzio galdetegi hau bete behar dute: https://goo.gl/forms/6fRYuQ3oCXJvhxdB2
(...)

Showcase gau honetan parte hartuko duten euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz BIME pro-ko antolatzaileak arduratuko dira. Talde hauek Stage Live aretoan burutuko den kontzertu bat emateko aukera izango dute, urriaren 27an, BIME pro jardunaldien programaren baitan. Topaketa hauetan estatu eta nazioarteko mailako hainbat profesionalen presentzia egongo da, aurten Alemania herrialde gonbidatua delarik.
Basque Music izenpean antolatuko den showcase gau honetan aritu nahi duten talde eta bakarlarientzako izena emateko epea irailaren 8an hasi eta irailaren 15ean amaituko da.