Basque. Music. BIME Bogotan: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-02-15

BIME Bogotan kontzertua eskaini nahi duzu?

Musika Bulegoak jakinarazi du Basque. Music. ekimenak, BIMErekin lankidetzan, euskal talde edo bakarlari batek BIME CITY Bogotá (maiatzak 4-7) azokaren lehendabiziko edizioan parte hartzeko deialdia ireki du.

Showcase honetan arituko den euskal talde edo bakarlaria BIME PRO-k aukeratuko du eta Basque. Music-en jardueren baitan nazioarteko programatzaileen aurrean egingo den kontzertuan aritzeko aukera izango du.

Gainera, hautatutako artistak edo bandak kongresuaren hiru jardunaldietan parte hartzeko eta musikaren industriako arlo guztietako profesionalekin elkarreragiteko aukera izango du. 

Basque. Music.-etik kontzertu hau aurrera eramateko gastuak ordainduko dituen laguntza eskainiko da. Izena emateko epea otsailaren 15etik martxoaren 1era (barne) egongo da irekita.

Zure proposamena aurkeztu ahal izateko galdetegi hau bete behar duzu.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu