´Basque Music´ ekimena BIME jaialdian izango da

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-10-24

BIME (Bizkaia International Music Experience) musika jaialdi bizkaitarrak bostgarren edizioa ospatuko du urriaren 25etik 27ra Barakaldoko BEC-enFranz Ferdinand, The Prodigy edo Royal Blood bezalako puntako taldeak kartel-buru dituela. Baina BIME musika jaialdi hutsa izatetik haratago doa; bertako testuinguruan BIME Pro ere antolatzen da, musika sektorean lan egiten duten profesionalei zuzendutako nazioarteko topaketa. Gainera, aurten BIME City ere antolatu dute, artista berrientzako espazioa.

BIME (Bizkaia International Music Experience) musika jaialdi bizkaitarrak bostgarren edizioa ospatuko du urriaren 25etik 27ra Barakaldoko BEC-en, Franz Ferdinand, The Prodigy edo Royal Blood bezalako puntako taldeak kartel-buru dituela. Baina BIME musika jaialdi hutsa izatetik haratago doa; bertako testuinguruan BIME Pro ere antolatzen da, musika sektorean lan egiten duten profesionalei zuzendutako nazioarteko topaketa. Gainera, aurten BIME City ere antolatu dute, artista berrientzako espazioa.

BIME Pro-k urriaren 27an irekiko dizkio ateak 2000 profesional baino gehiagori. Horien artean aipatzekoak dira Espainia mailako 180 jaialdi ezberdinetako ordezkariak, hala nola Primavera Sound, FIB edo Dcode-koak. Arreta berezia jarriko du hainbat gaietan, esaterako emakumeen egoera musika industrian, teknologia edota musika independentearen nazioartekotzea.

Basque Music (Etxepare Euskal Institutua, Musika Bulegoa eta Euskadiko Soinuak) euskal musika atzerrian sustatzea xede duen plataforma ere topaketan izango da: speedmeetings saio bat babestuko du euskal musikari profesionalentzat, BIMEn elkartuko diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta agenteei euskal musika-eskaintza ezagutarazteko eta gure artista eta enpresei nazioartera hedatzen laguntzeko. BIMEn izango diren estatuko eta nazioarteko enpresa eta eragileei euskal musika-eskaintza aurkeztea eta gure artistei eta enpresei nazioartera zabaltzen laguntzea da Euskal Herriko eta nazioarteko profesionalen arteko topaketa horren helburua.

Berrikuntza modura, aurten etorkizun handiko artista hasiberrientzako BIME City izeneko atala dago jaialdian. Hain zuzen, atal horretan jardungo dute Melenas eta Los Brazos taldeek baterako showcase batean, Basque Music proiektuaren babespean. Urriaren 26an, ostegunean, izango da, Bilborock aretoan, 22:30ean.

Ikusi BIMEko kartel osoa hemen.

Bime Pro-ren inguruko informazio osatua esteka honetan.

Bime Cityko programazioa esteka honetan. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu