Basque. Playlist. #1 - Neomak

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-03-01

Neomak  taldeak zazpi emakumeren ahotsak biltzen ditu, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero hotsak eta dantzaz beteriko proposamen musikala eskaintzen dute.

Neomakek, grezieraz "ilargi berriak" esan nahi duena, taldearen izen bera aukeratu dute bere lehen diskoa izendatzeko. Bizitza osoan trikitian aritu dira Neomakeko kideak –“sorginak” izenpean jardun zuten Kepa Junkerarekin, eta munduko hainbat txokotan aritu ziren-, baina estilo berrietatik ere edan dute, garaikideagoetatik.

Bi estiloren arteko fusio berezia egin dute, proiektu tradizional eta berritzaile bat sortuz, soinurik organikoenak teknologia berriekin konbinatuz. Tradizioaren irakurketa modernoa eta taularatze berritzailea ekarri dute panorama musikalera. Libre, nahi dutena sortu eta irakatsiz, trikiti tradizionala elektronikan busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz.

Spotify zerrenda hau ikusteko cookie estatistikoak eta marketin-kookieak onartu behar dituzu. Cookie hauek onar ditzakezu botoi honetan klik eginez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu