Basque. Playlist. #2 - Ezpalak

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-04-26

2019an sortu zen Ezpalak, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikarien eskutik: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra jolea), Unai Eizagirre (baxu jolea) eta Janardana Iglesias (bateria jolea). 90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman zituen lau lagunok elkartzera eta musika proposamen bateratu bat sortzera.

Taldearen sorrerarik, hiru disko kaleratu dituzte euskara hutsean: ‘Ezpalak’ (2019), ‘Kolpatu Topatu’ (2021) eta 2022an argitaratutako azken lana, ‘Hortz aina hots’. Fuzz soinuak eta riff indartsuak, punk kutsua eta ahots melodikoaren nahasketak osatzen dute taldearen diskografia eta estiloa.

Ezpalak taldeak azken urteetako euskal musika alternatiboaren erreferente izatea lortu du. Hedabide handien eta publikoaren aintzatespena jaso du eta bere indarra zuzenean erakutsi du, Los conciertos de Radio 3-en platoan eta Bilbao BBK Live edo Westway Lab bezalako jaialdietan, besteak beste.

Spotify zerrenda hau ikusteko cookie estatistikoak eta marketin-kookieak onartu behar dituzu. Cookie hauek onar ditzakezu botoi honetan klik eginez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu