Basque. Playlist. #8 - Nhil
Euskara. Kultura. Mundura.
Nhil taldearen lehengo soinuak 2017an hasi ziren sortzen, eta horrek eraman zien haien lehen lana kaletazera: ‘Aztarnak’ (2020) EP autoekoiztua.
Asel Errastik (bateria), Xabi Zuazabeitiak (baxua), Beñat Arrietak (gitarra) eta Sara Alonsok (piano eta ahotsa) eratu zuten proiektua, eta ostera haize sekzioa batu zitzaien, tronboian Aitor Ruiz de Austrirekin eta saxofoian Lia Garairekin.
Taldearen azken diskoan, ‘Bizi bagina bezala’ barne gatazkek eta bizitzaren oreka bilatzearen prozesu konstanteak markatzen ditu letrak. Bederatzi abestik osatzen dute bilduma osoa eta horietatik, 6 dira ingelesez eta 3 euskaraz. Hainbat kolaborazio txertatu dituzte azken lan honetan, besteak beste; Mikel Etxaburu idazlearena, Lide Hernando Liher taldeko abeslariarena eta Joseba Aparizio tronpeta jotzailearena.
Pop, soul eta funk ukituek definitzen dute taldearen lana. Horretaz gain, Nhilek izan duen eboluzioa nabarmena izan da eta azken lan honek ezena musikaleko hainbat leku garrantzitsuetan jotzera eraman die, adibidez: RTVEko Los Conciertos de Radio 3, Hondarriabian Jazz jaialdian edo BIMEn.