"Basque Studies" programa martxan da Boiseko Unibertsitatean

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-04-08

Ipar Ameriketako Boise State University-k euskara eta euskal kulturari buruzko “Basque Studies” programa du martxan, eta aurten ere jarduera ezberdinekin egutegi mardula osatu dute. Apirilaren 5 eta 6an Weekend workshop: Basque Culture through Cinema” ikastaroa burutu zuten 50 ikaslerekin, Nerea Lete Boiseko Unibertsitateko euskara irakaslearen gidaritzapean.

Bestalde, Jasone Cenoz eta Durk Gorter Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak Portlandeko kongresu batera joanak zirela aprobetxatuz, Boisera gonbidatu zituzten egun pare batez bertako unibertsitatea ezagutu eta BSU-n hitzaldi bat emateko. Hizkuntza guxituek eremu eleanitzetan duten trataeraz egin dituzten ikerketa lanak aurkeztu zituzten.

Argazkietan: Weekend workshop: Basque Culture through Cinemaikastaroko irudi bat, Jasone Cenoz eta Dirk Gorter.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu