"Beerbug" eta "Minerita", Goya Sarietarako aukeratuak

Euskara. Kultura. Mundura.

2013-12-13

Zinema Akademiak Goya Sarien 28. edizioan lehiatzeko aurre-aukeratu dituen filmen zerrenda iragarri du.Lehen iragazkia pasatu duten 35 film laburren artean, Ander Mendiaren Beerbug animazioa [Kimuak 2012] eta Raúl de la Fuenteren Minerita dokumentala [Kimuak 2013] daude.

Beerbugek zinemalditako ziklo emankorra osatu du, 173 aukeraketa eta 22 sarirekin. Minerita aldiz, Bilboko "Filme Sozialak" Zinema Ikusezinaren Jaialdian estreinatu zen pasa den irailean eta Mexiko Hiriko DocsDF eta Amsterdameko IDFA bezalako zinemaldi garrantzitsuetan aukeratua izan da jada.

Kategoria bakoitzean aukeratutako hamar lanetatik lau besterik ez dira lehiatuko otsailaren 9an egingo den galan. Finalistak urtarrilaren 7an jakinaraziko dira.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.