Berlingo Euskal Etxea, euskal kulturaz blai asteotan
Euskara. Kultura. Mundura.
Berlin euskal kulturaz josiko da asteotan, bertako Euskal Etxean antolatutako hinbat ekintzari esker. Aste honetan Gernika. Markak dokumentala ikusteko aukera egongo da, eta filmean oinarritutako kontzertua eskainiko dute. Datorren astean, aldiz Berlingo Euskal Zinema Jaialdia antolatu dute, aurten laugarren urtez.

Gaur bertan, 20:00etan Gernikako bonbardaketaren inguruko Gernika. Markak (Hannot Mintegia, 2016) dokumentala eskainiko dute, Bernardo Atxagaren izen bereko liburuan oinarritutakoa. Igandean, berriz, Aitor Etxeberria Ensemblek kontzertua eskainiko du, filmeko musikarekin.
Datorren astean, bestalde, Berlingo Zinemaldia jaialdiaren laugarren edizioa antolatu du Euskal Etxeak. Bertan lau euskal film eskainiko dituzte, azaroaren 30a eta abenduaren 3aren bitartean: Elkarrekin-Together dokumentala , Bi txirula filma, Irrintziaren Oihartzunak eta Kalabaza Tripontzia haurrentzako pelikula. Gainera, emanaldien osteko solasaldiak ere antolatu dituzte: Bi txirula filma Iñigo Garcia zuzendariak eta Iker Hazas aktoreek aurkeztuko dute, eta Irrintziaren Oihartzunak lana aurkezten Iratxe Fresneda zuzendaria izango dute.