Berlingo Freie Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakasteko irakurlea hautatzeko deialdia ireki da

2016/02/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuak deialdi berria ireki du Berlineko Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 23an amaituko da.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia), 3. HE edo baliokidea izatea eta alemaneko B2 maila. Gainera beste hainbat ezaugarri puntuatuko dira, hala nola, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A Hizkuntza: euskara) ikasketak; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Gehienez ere bi urterako kontratua egingo zaio, bertako legeak dioenari jarraiki. Lanaldia partziala izango da.

Ikusi deialdi osoa EHAAn.

Etxepare Euskal Institutuak deialdi berria ireki du Berlineko Freie Universität unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakatsiko duen irakurle bat hautatzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 23an amaituko da.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:

Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia)eta 3. HE edo baliokidea izatea eta alemaneko B2 maila. Gainera beste hainbat ezaugarri puntuatuko dira, hala nola, Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazio (A Hizkuntza: euskara) ikasketak; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Gehienez ere bi urterako kontratua egingo zaio, bertako legeak dioenari jarraiki. Lanaldia partziala izango da.

Ikusi deialdi osoa EHAAn.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu