Bernardo Atxaga Katedraren aurtengo programa, datorren astetik aurrera New Yorken
Euskara. Kultura. Mundura.
Nerea Arruti eta Mari Jose Olaziregi EHUko irakasleak izango dira aurten City University of New York (CUNY) unibertsitateko Bernardo Atxaga Katedrako programa akademikoaren arduradunak, urriaren 6tik 10era burutuko dena. Kultura Ikasketen ildotik proposatutako egitarauan eta“Ahanzturatik nonahiko iraganerako urratsa gaur egungo euskal narratiban” izenburupean, iragana oroitzeak azken lau hamarkadetako euskal literaturarengan izan duen eragina izango dute ikergai. 80. hamarkadan iragan mitikoa islatzen zuen euskal literaturak; gaur egun, berriz, gatazka politiko gertatu berriak protagonismo ia erabatekoa dauka. Programak euskal literaturak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte izan duen garapena eta bilakaera aztertzea du ardatz, garai guztietako lanak eta egileak aztertuz.
Etxepare Euskal Institutuak 2011. urtean sortu zuen Bernardo Atxaga Katedraren xede nagusia euskal literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruan ikerketa, ikasketa eta ezagutza sustatzea da; euskal kulturari buruzko doktoretzako programa akademikoa eskaintzen du, eta irakasle gonbidatuak eramaten ditu New Yorkera. Gainera, edonorentzako zabalik dagoen kultur egitarau bat ere antolatzen du urtero.
Aurten, eta EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, bi kontzertu eskainiko dira CUNYko The Graduate Center gunean, New Yorkeko bosgarren hiribidean. Batetik, Ruper Ordorika euskal kantariak eta Ben Monder estatubatuar gitarra-jole ospetsuak eta Ordorikaren aspaldiko kolaboratzaileak emango duten kontzertua (urriaren 6an Martin Segal Theatre antzokian, 18:00etan). Bestetik, Josu Okiñena piano-jotzaileak Aita Donostiaren omenez eskainiko duen hitzaldi-kontzertua (urriaren 10ean Skylight Room antzokian, 18:00etan): lehen zatian Aita Donostia (1886-1956) zenaren lanari buruzko azalpenak eman eta haren piezak interpretatuko ditu Okiñenak; segidan Anjel Illarramendi, Ramón Paus, Erik Satie eta Manuel de Falla konpositoreen obrak eskainiko ditu.

BERNARDO ATXAGA KATEDRA 2014
City University of New York / The Graduate Center
Irakasleak:
Nerea Arruti
Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Londreseko King´s Collegen literatura argentinarrari buruz doktore tesia burutu zuen. 1989 urtetik Erresuma Batuan bizi da, literatura irakasle izan da Hispanicaseko sailetan Exeterreko Unibertsitatean, Londreseko Goldsmiths Collegen eta gaur egun Aberdeeneko Unibertsitatean egiten du lan. Renoko Unibertsitatean ikerlari izan zen 2001eko udaran. Bere ikerketa interesak, besteak beste, euskal literatura garaikidea eta baita artea izan dira. Esate baterako Guggenheim museoari buruz argitaratu du eta teoriari dagokionez memoriari buruzko ikasketen arloan ale berezia argitatu zuen, Trauma, Therapy and Representation, Edimburgoko Paragraph aldizkarian.
Mari Jose Olaziregi
Euskal Filologian doktore 1997tik eta EHUko Irakasle Titularra Gasteizko Letren Fakultatean. Irakasle laguntzaile izana da Center for Basque Studies (University of Nevada, Reno), eta Irakasle Gonbidatu Konstantzako Unibertsitatean. Euskaltzaindiko kide urgazle da, Basque Literature Series bildumaren zuzendaria (CBS, University of Nevada), Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertzaile Sarearen koordinatzailea da 2011tik, eta Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria Etxepare Euskal Institutuan 2010etik. Bereak dira, Euskal eleberriaren historia (Labayru, 2002); Waking the Hedhegog: The Literary Universe of Bernardo Atxaga (CBS, 2004). Editatutako liburuen artean, An Anthology of Basque Short Stories (CBS, 2004), gaztelerara, italierara eta errusierara itzulia; Six Basque Poets (Arc Publications, 2007) edo History of Basque Literature (CBS, 2011).
Musikariak:
Ruper Ordorika
Ben Monder
Josu Okiñena