Berrikuntza izango du ardatz ´Excellence in Basque Studies´ Udako Ikastaroak

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-05-24

Zortzigarren edizioa izango du aurten Etxepare Euskal Institutuak EHU-UPVrekin elkarlanean Udako Ikastaroetan antolatutako “Excellence in Basque Studies” ikastaroak. Aurten berrikuntza gaia izango du ardatz, eta euskara eta euskal kultura atzerrian irakatsi nahi dituzten horiek bilduko ditu bi egunez Donostian.

Zortzigarren edizioa izango du aurten Etxepare Euskal Institutuak EHU-UPVrekin elkarlanean Udako Ikastaroetan antolatutako “Excellence in Basque Studies” ikastaroak. Aurten berrikuntza gaia izango du ardatz, eta euskara eta euskal kultura atzerrian irakatsi nahi dituzten horiek bilduko ditu bi egunez Donostian.

Izena-ematea ikastaroa hasi eta bezpera arte egongo da zabalik, baina maiatzaren 31 baino lehen izena ematen duten horiek deskontua izango dute matrikulan.

Urtero burutzen den ikastaroaren helburua nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei bitartekoak ematea eta prestakuntza eskaintzea da. Aurten berrikuntza izango da gai nagusia, eta horretarako euskal kulturan azkeneko urteetan hainbat arlotan (literatura, antzerkia, musika, zinema...) izandako berrikuntzetan sakonduko da.

Helburu horrekin, bi eguneko programa antolatu du Etxepare Institutuak uztailaren 9 eta 10erako, Donostiako Miramar jauregian. Arte diziplina ezberdinetan azken urteetako berrikuntza eta joerak aztertuz hasiko da ikastaroa: Estibalitz Ezkerrak irekiko du euskal literaturaren inguruan hitzaldia eskaintzeko; jarraian Jon Eskisabel musikaz arituko da, eta ondoren Miren Jaio euskal arte plastikoak eta ikusizkoak izango ditu hizpide. Arratsaldean, aldiz, Mireia Orbegozo eta Unai Lauzirika Txile era Lepizigeko irakurleak izango dira bertan euren esperientziak elkarbanatzen.

Biharamunean, uztailaren 10ean, Iratxe Fresneda EHUko ikakasle eta zinegileak euskal zinemaren ibilbide berriez arituko da eta ondoren Aizpea Goenagak gaur egungo euskal antzerkiaren berritasunak eta erronkak azalduko ditu. Goizeko saioa Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohi eta Agirre Lehendakaria Centereko zuzendariak itxiko du “The K is the key (kultura da gakoa)” hitzaldiarekin. Ikastaroari amaiera emateko berrikuntza eta etorkizunaren inguruko mahai-inguruan parte hartuko dute Ibarretxek berak, Garbiñe Iztueta Etxepare Institutuko euskara arloko zuzendariak, Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak eta Unai Lauzirika Leipzigeko irakurleak.

Informazio osatua eta matrikulazioa esteka honetan.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu