Best European Fiction: Xabien Montoiaren idatzi bat, urteko fikzio onenaren artean
Euskara. Kultura. Mundura.
2010az geroztik, Dalkey Archive Press argitaletxeak urtero kaleratzen du urtea amaitzearekin batera Best European fiction bilduma, nazioarteko idazleen fikziozko testu onenak biltzen dituen antologia, alegia. Aurten Xabier Montoia euskal idazlearen My Mother Calls Me a Pirate (Amak pirata deitzen nau) lana aurki dezakegu bertan, 2018 urteko lan onenen artean.

Jatorriz euskaraz idatzitako testua ingelesez irakurri daiteke bilduman, Kristin Addis-ek itzulia. Bilduma honen bitartez idazle eta lan berriak ezagutzera ematen zaizkio nazioarteko irakurlegoari zein kritikariei, ingelesezko itzulpenetan. Europar fikzioa bizirik eta indartsu dagoela frogatzen du liburuak eta gainera, herrialde txikietako lanei bultzada berezia ematen die, askotan hizkuntza handienen itzalpean geratzen baitira.
Ez da lehen aldia euskal idazle baten lana hautatu dutena: esaterako Karmele Jaio, Iban Zaldua edota Harkaitz Cano bezelako idazleen lanak ere argitaratu dituzte joan den edizioetan.