Bi euskal konpainia Brasiliako Nazioarteko Antzerki Jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Kabia Teatro eta Cielo RasO konpainiek Cena Contemporanea jaialdian hartuko dute parte, Brasilgo arte eszenikoen topaketa nagusiena. dFeria Abroad egitasmoaren baitan sustatutako ekimencieloa da. dFeria Donostiako arte eszenikoen azokak sustatutako eta Etxepare Euskal Institutuak babestutako egitasmo honen helburua da euskal sortzaileei babesa eta laguntza ematea, eta euskal sorkuntzari Europan eta Amerikan merkatu berriak irekitzea.

13 egun iraungo ditu Cena Contemporaneak eta urtero 60.000tik gora pertsona eta 30tik gora konpainia biltzen ditu. Aurten abuztuaren 21etik irailaren 2ra izango da, eta programa zabal bat eskainiko du, musika, antzerki, tailer, proiektu eta beste hainbeste ekitaldirekin.
Kabia Teatro konpainiak irailaren 1ean eta 2an aurkeztuko du bere emanaldia, Alicia después de Alicia, Teatro SESC Paulo Gracindo antzokian. Espazio eszeniko berean irudi bidezko animazioa eta zazpi aktoreren interpretazioa lotzen dituen ikuskizun honek Alicia biolin-jotzailearen bizitza du ardatz.
Bestetik, Cielo rasO konpainiak SESC Garagem antzokian aurkeztuko du Jardin de Invierno lana. Emanaldiak irailaren 1ean eta 2an izango dira. Naturak garrantzia handia hartzen duen ikuskizun honetan, Igor Calonge koreografoak orririk gabeko arbolak dituen kale bat irudikatzen du, inolako apaingarririk gabe. Dantzariak eguzkira begira jarritako kristalekin nahastu eta belar artean mugituko dira. Ikuslea airerik gabeko etorkizun batera eramango dute; beroa itogarria da eta ez dago ez intsekturik, ez inolako bizitzarik.
Ez da dFeria Abroad egitasmoaren baitan burututako ekintza bakarra. Kukai Dantza, Ertza eta Amaia Elizaran konpainiek uztailean Tenerifen egin zen MAPAS jaialdian hartu zuten parte.