Fira Tàrrega: Markeliñe eta Kolektibo Konika
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Mai 202102Uzt 2021Katalunia
Bi euskal konpainiak, Markeliñek eta Kolektibo Konikak, parte hartuko dute aurten ibiltaria izango den Fira Tàrrega-n, `Circuit Nòmada´ izenpean. COVID-19ren pandemiak kontratazio artistikoan eragindako beherakadari aurre egiteko eta kale-artearen merkatua dinamizatzeko asmoz abiarazi du FiraTàrregak ekimen ibiltari hori. Espainiako programatzaileak Firak hautatutako ikuskizunak erakusteko sare batean inplikatu nahi ditu zirkuitu horrek, eta 2021ean zehar zenbait lurraldetako udalerrietan erakutsiko dira.
Etxepare Euskal Institutuak Fira Tàrrega babesten du, bertan Basque. Performing Arts. (euskal arte eszenikoak nazioartean zabaltzeko eta sustatzeko marka) leihoa bermatzeko asmoz. Hala, Markeliñe Konpainia maiatzaren 14an Tàrregan izango da ´Psike’ lanarekin; eta uztailaren 2an Villadecansen. Kolektivo Konikak, berriz, ‘La punta de mi nariz’ aurkeztuko dute Tàrregan ekainaren 4an eta 16an, 4an Lleidan, eta 16an L’Empordà-n.
Eskaintza hori Fira-ren 2020ko edizioan bertan behera utzitako programazio artistikoaren baliokidea da. Hori dela eta, nomada zirkuitua arte-eskaintza ez ezik, merkatu eszenikoa dinamizatzeko jarduerak eta ikuslearekin zein lurraldearekin lotzeko estrategiak ere baditu.
1981ean sortua Lleidako (Katalunia) herri horretan, alde batetik, arte eszenikoen erakusleiho aparta bihurtu da Fira Tàrrega (nahiz eta iazko edizioa bertan behera geratu behar izan), kaleko arteetan eta eremu publikoan arreta berezia jartzen duen programazio heterogeneoari esker; eta, bestetik, arte eszenikoen topagune bihurtu da, izan ere, estatu eta nazioarte mailako salmenta eta kontratazioak egiten baitira bertan.