Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV: Nolako irakaslea, halako ikaslea?
Euskara. Kultura. Mundura.

Hitzaldi formatuko saioen bitartez, ikasleen motibazioan eragiteko modu ezberdinak hainbat ikuspegitatik aztertuko dituzu ikastaro honetan. Metodologiak, tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko.
2010ean sortu zenetik, Etxepare Euskal Institutuak Euskal Ikasketen ikusgarritasuna eta hauen integrazioa sustatu du mundu osoko unibertsitateetan eta goi-mailako ikasketa zentroetan. Gaur egun, Institutuaren lankidetzari esker, Europa, Amerika eta Asiako 35 unibertsitatek euskara eta euskal kultura eskaintzen dituzte beren gradu eta graduondoko curriculumetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan.
‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?’ ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, hezkuntza eta didaktikaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Bide batez ere, formakuntza hau aproposa da hizkuntza eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat, baita nazioartean zein testuinguru eleanitzetan euskara eta euskal ikasketak irakasten ari(tuko) direnentzat.
- Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasten ari bazara, edo etorkizunean horretan ariko bazara, ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak jasoko dituzu.
- Oro har, hizkuntza eta humanitateen alorrean goi mailako hezkuntzan jarduteko tresna eta metodologia erabilgarriak jasoko dituzu.
- Ikasleen motibazioan eragiteko tresna metodologiko esanguratsuen berri izango duzu (IKTak, etab.), eta horiek modu eraginkorrean nola erabili ikasiko.
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza diseinua egiteko irizpideak jasoko dituzu.
- Goi- mailako eskoletan irakasteak eta ebaluatzeak izan beharko lukeen lotura estuaren garrantzia landuko duzu.
- Nazioarteko unibertsitate batean euskara euskal eta euskal kultura irakasteko prestakuntza jasoko duzu (ikastaro honek irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu).
- Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hezkuntza sailek homologatutako ziurtagiri ofiziala jasoko duzu.
Nazioarteko testuinguruetan euskara eta euskal kultura irakastean, ikasleak motibatzeko eta modu esanguratsuan ebaluatzeko estrategiak, tresna eta baliabideak eskura itzazu aditu eta profesional nabarmenen eskutik.
DATAK: UZTAILAK 10
FORMATUA: AURREZ AURREKOA / ONLINE
HIZKUNTZA: EUSKARA
BALIO AKADEMIKOA: 5 ORDU
PREZIOA: 25 EUROTIK HASITA
Egun bateko saioa, goizez. Aurrez aurre edo online egin ahal izango da.
Motibazioa hizpide izanda hasiko gara, aurtengo edizioari markoa ezarriaz. Ondoren, literatura, hizkuntza eta IKT-ak aitzaki hartuta, zer baino, nola erakutsi landuko dugu. Bukatzeko, ebaluazioaren gaian arituko gara, pista berriak bilatuaz eta hausnarketan ere azpimarra jarriaz.
Hurrengo hauetako bat bazara, edota antzerako testuinguruetan bazabiltza, hau da zure ikastaroa:
- Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakasten ari naiz, edota arituko naiz.
- Ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak jasoko nahi ditut.
- Hizkuntza eta humanitateen alorrean egiten dut lana, edota egin nahi dut, goi mailako hezkuntzan.
- Goi-mailako hezkuntzan jarduteko tresna eta metodologia erabilgarriak jasoko nahi ditut.
- Ikasleen motibazioan eragiteko tresna metodologiko esanguratsuen berri izan nahi dut (IKTak, etab.) eta horiek modu eraginkorrean nola erabili.
- Nazioarteko edota Euskal Herriko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza diseinua egiteko irizpideak jaso nahi ditut
- Nazioarteko ikasleekin egiten dut lan.
- Nazioarteko unibertsitateetan edo inguru eleanitzetan euskara eta euskal kultura irakaskuntza alorreko ikasleak motibatzeko gakoak ezagutuko dituzulako.
- Hizkuntza eta humanitateetako goi- mailako ikasleen irakaskuntzarako tresna eta metodologia berrien inguruan hausnartuko duzulako.
- Diziplina anitzeko formakuntza honetan, unibertsitate desberdinetako aditu eta arituen eskutik, ikasleen motibazioa, metodologia eta ebaluazioa hizpide izango direlako.
- Nazioarteko ikasleekin, Euskal Herrian zein nazioartean, lan egiten lagunduko dizulako.
- Gauza berriez gain, zure ezagutza eta ohiturak birziklatzeko balioko dizulako.
- Etxepare Euskal Institutuak urtero antolatzen dituen Euskal Ikasketen irakasleak hautatzeko deialdietarako puntuak lortuko dituzulako.
- Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hezkuntza sailek homologatutako ziurtagiri ofiziala jasoko duzulako.
Ikastaroaren aurkezpena.
Monika Madinabeitia (Euskara Hedatu eta Sustatzeko zuzendaria, Etxepare Euskal Institutua).
Junkal Gutierrez (Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea, UPV EHU).
1. hitzaldia: Motibazioa pizteko pospoloak
Naiara Arriola (Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen Garapen saileko irakaslea, EHU/UPV)
2. hitzaldia Euskara atzerriko hizkuntza: irakasteko proposamen erakargarriak
Mikel Babiano Lopez de Sabando (Doktoregaia euskal ikasketen arloan, EHU/UPV)
3. hitzaldia: Literatura jardueren diseinu esanguratsua
Idurre Alonso (Hizkuntza eta Literatura saileko irakaslea eta Berrikuntza eta Esku-hartzea Gizarte Kulturanitz eta Eleanitzetan ikerketa taldeko kidea, Mondragon Unibertsitatea).
4. hitzaldia: IKTen eragina hizkuntza ikasleen motibazioan
Unai Atutxa (Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldeko kidea, EHU/UPV)
Mikel Iruskieta (Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldeko kidea, EHU/UPV)
5. hitzaldia: Ebaluazioa aspergarria? Proposamen batzuk (gaztelaniaz)
Neus Sanmartí (Enseñanza de las Ciencias aldizkariko zuzendari ohia eta UABeko LIEC (Llenguatge i Ensenyament de les Ciències ) taldeko kide ohia.
Matrikulatu zaitez hemen.
Ezagutu ikastaroko hizlariak
-
Naiara Arriola
Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen Garapen saileko irakaslea, EHU/UPV.
-
Mikel Babiano Lopez de Sabando
Doktoregaia euskal ikasketen arloan, EHU/UPV.
-
Idurre Alonso
Hizkuntza eta Literatura saileko irakaslea eta Berrikuntza eta Esku-hartzea Gizarte Kulturanitz eta Eleanitzetan ikerketa taldeko kidea, Mondragon Unibertsitatea.
-
Unai Atutxa
Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldeko kidea, EHU/UPV.
-
Mikel Iruskieta
Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldeko kidea, EHU/UPV.
-
Neus Sanmartí
Enseñanza de las Ciencias aldizkariko zuzendari ohia eta UABeko LIEC (Llenguatge i Ensenyament de les Ciències ) taldeko kide ohia.
-
Monika Madinabeitia
Ikastaroko zuzendaria.
Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.