Bikaintasuna euskal ikasketetan XV ikastaroan izena emateko epea zabalik

2025/05/20

Euskara. Kultura. Mundura.

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroaren XV. edizioan izena emateko epea zabalik dago.

Urtero bezala, euskararen irakaskuntza helburu duen ikastaroa antolatu dugu UPV/EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroaren helburua egungo eta etorkizuneko irakurleen prestakuntza indartzea da, eta aproposa da ere hizkuntzen eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat. Aurten, ‘Nola kontatzen dugu euskara?’ izenburupean, ikastaroak goiz bateko programa eskainiko du, profesional eta aditu nabarmenen eskutik.

Ikastaroan euskara nola kontatzen den moduari buruz hausnartuko da. Euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko da. Moderno den horretatik edo tradiziora jota bakarrik kontatzen den, eta euskara modernoa den galderei erantzungo zaie.

Uztailaren 9an egingo da, goizez eta online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Matrikulazio epea zabalik dago.

Ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du. Interesa duen publiko orokorrarentzat dago zuzenduta, baina bereziki euskara kanpoan irakasten duten, edo irakasteko asmoa duten profesionalentzat. Irakurlea, Euskal Herritik kanpoko unibertsitateren batean euskara eta euskal kultura eskolak ematen dituen irakaslea da. Horrez gain, esparru akademikoan gure hizkuntzaren eta kulturaren ordezkari eta dinamizatzaile izateaz ere arduratzen da, jarduera kultural eta akademikoak antolatuz eta kultur-arteko topaguneak sustatuz.

Ikastaroa  Monika Madinabeitia Medranok (Etxepare Euskal Institutuko Euskara Hedatu eta Sustatzeko Zuzendariak) zuzenduko du.

Programa

Hitzaldi formatuko saioen bitartez, euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko da. Euskara modernoa den galderari erantzungo zaio.

Programa osoa eskuragarri dago hemen.

Hizlariak

  • Monika Madinabeita. Ikastaroko zuzendaria eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.
  • Irene Larraza. Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
  • Estitxu Garai. UPV-EHUko irakaslea.
  • Beñat Muguruza. UPV-EHUko irakaslea.
  • Urtzi Odriozola. Codesyntax enpresako informatikaria.
  • Arkaitz Olea. San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.
  • Jaime Otamendi. Donostia Kulturako Zuzendaria.

 

Informazio guztia hemen.

Bikaintasuna euskal ikasketetan XV

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu