Bilbao-New York-Bilbao ingelesez: Kirmen Uribe Erresuma Batuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-10-13

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuak ingelesez ikusiko du argia datorren urriaren 20an, Seren Books argitaletxearen eskutik. Elizabeth Macklin idazle estatubatuarrak itzuli du zuzenean euskaratik. Liburuaren agerpena dela eta idazle ondarroarrak hainbat ekitalditan parte hartuko du datorren astean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Horrela, urriaren 15an Oxfordeko unibertsitatean hitzaldia eskainiko du eta hurrengo egunean Londresko King’s College unibertsitatean. Liburuaren jendaurreko aurkezpena Londresko Free Word Center guneko Free Word Lecture Theatre antzokian izango da ostiralean, Mick Felton editorea lagun duelarik. Azkenik, Language Show Live azokan poema irakurraldia egingo du eta Jon Garañok bere olerki baten karietara egin zuen “Urrezko eraztuna” laburmetraia botako da.

Urriak 15, asteazkena

Non: Oxford University (TORCH, Colin Matthew Room)

Ordua: 18:00 - 19:30

Zer: Bilbao-New York-Bilbao liburuaren inguruko solasaldia burutuko du Xon de Ros eta Daniela Omlor Literatura Konparatuko irakasleekin.

Urriak 16, osteguna

Non: King´s College (London)

Ordua: 17:00 - 19:00

Zer: Bilbao-New York-Bilbao liburuaren inguruko hitzaldia emango du

Urriak 17, ostirala

Non: Free Word Center

Ordua: 18:00- 19:30

 Zer: Bilbao-New York-Bilbao liburuaren zatiak irakurri eta iruzkinak egingo ditu idazleak.

Urriak 18, larunbata

Non: LONDON LANGUAGE SHOW –The Piazza

Ordua: 11:00 - 11:45

Zer: "Bitartean heldu eskutik" liburuko poemak irakurriko ditu; Jon Garañok zuzendutako "Urrezko eraztuna",  Uriberen poeman oinarritutako film laburra ere emango dute.

Babesa: Etxepare Euskal Institutua

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu