BIME 2026: Sara Zozaya, Ke Lepo eta Silitia

Euskara. Kultura. Mundura.

BIME 2026: Sara Zozaya, Ke Lepo eta Silitia
  • 28
    Urr 2026
    Bilbo

Sara Zozaya, Ke Lepo eta Silitia BIME Live-n arituko dira urriaren 28an, BASQUE.MUSIC.-en eskutik. Hiru proiektuak aurtengo deialdian hautatu dituzte Euskal Herriko musika-sorkuntza ordezkatzeko.

BIME Live BIMEren showcase eta zuzeneko musikako programa da, eta urriaren 27tik 30era egingo da Bilbon. 2026ko edizioak 70 showcase baino gehiago bilduko ditu hiriko hainbat aretotan.

Sara Zozaya

Sara Zozaya ahotsa, sintetizadoreak eta gitarra uztartzen dituen sortzaile donostiarra da. Bere azken lanak, attä-k, dark ambient, bedroom pop eta elektronika artean mugitzen den unibertso atmosferiko eta intimista proposatzen du.

Ke Lepo

Ke Lepo Alejo Orbegozoren bakarkako proiektu artistikoa da. Sintetizadoreetan eta elektronika esperimentalean oinarritutako proposamena garatzen du, eta Izpi lehen diskoaren ondoren sormen-etapa berri batean murgilduta dago.

21:35–22:15

Silitia

Silitia Bilboko proiektua da, eta bere burua brioche pop gisa definitzen du. Bere lanek popa, elektronika eta izaera esperimentala uztartzen dituzte.

BASQUE.MUSIC. BIME Live-n

Zuzeneko emanaldiek aukera emango diete hiru proposamenei beren lana estatuko eta nazioarteko programatzaile, profesional eta industriako eragileen aurrean aurkezteko, ikusgarritasuna handituz eta harreman profesional berriak sortzea sustatuz.

Hiru proiektuek Euskal Herriko musika-eszenaren aniztasuna, sormena eta berritzeko gaitasuna islatzen dituzte. Parte-hartze honekin, BASQUE.MUSIC.-ek Euskal Herrian sortutako musikaren zirkulazioa eta nazioarteko proiekzioa sustatzen jarraitzen du.

BASQUE.MUSIC. zer da?

BASQUE.MUSIC. Euskal Herriko musika-sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>