BIME PRO azoka profesionaleko Basque. Music.-en showcasean parte hartzeko deialdia, irekita

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-05-25

2022ko urriaren 26tik 28ra egingo da Bilboko BIME PRO nazioarteko musika profesionalaren topaketaren hamargarren edizioa. Jaialdiko antolatzaileek aukeratuko dituzte Basque. Music.-en showcaseean parte hartuko duten euskal musika talde edo bakarlariak. Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago.

Basque. Music.-ek, BIMErekin elkarlanean, kontzertuak antolatu ditu urriaren 27rako, osteguna, Stage Live aretoan. Euskal Herriko hiru proposamen nazioarteko musikaren profesionalen aurrean zuzenean aurkeztea da asmoa.

Basque. Music.-ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzera. Izena emateko epea maiatzaren 24tik ekainaren 7a bitartean (biak barne) egongo da irekita. Deialdian parte hartzeko galdetegi hau bete behar da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu