BIME Pro: euskal DJ-ak edota musika-elektroniko ekoizleak aukeratzeko dialdia zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Stereorocks Klubak, BIMErekin elkarlanean eta Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen Basque. Music. plataformaren laguntzarekin, Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) DJei edota musika-elektroniko ekoizleei (Techno, House, Disco…) zuzendutako deialdia ireki dute.
Stereorocks Klubaren hamargarren urteurrenaren baitan egiten den deialdi honen helburua, tokiko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.
Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzea, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro, zuzeneko musikaren edo zeharka lotutako profesionalak konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.
Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 27an, Stereorocks Klubean. Basque. Music.en laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du.
- Aukeraketa: 3-4 artista
* Stereorocks eta BIMEk bere gain hartzen dute 3 edo 4 artista aukeratzeko eskubidea, izena eman duten proposamenen formatuaren arabera (DJ set edo live).
Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 1etik irailaren 25era bitartean egongo da zabalik eta izen emateak formulario honen bidez egin daitezke. Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.org