Bite Basque Beat: Skakeitan, Izaro eta Bulego

Euskara. Kultura. Mundura.

Bite Basque Beat: Skakeitan, Izaro eta Bulego
  • 30
    Abu 2022
    03
    Ira 2022
    Tampere / Helsinki

Abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da Bite Basque Beat euskal musika jaialdia Finlandian, Skakeitan, Izaro eta Bulegoren kontzertuekin. Bi berritasun nagusi izango ditu ekimenak. Batetik, bi hiritan antolatuko da, Tanperen eta Helsinkin. Bestetik, kontzertuez gain, aurten lehenengoz kaleko dantzari eta musikariak ere joango dira, kalejirak, musika zein dantza ikastaroak eta erromeriak eskaintzeko.

Eskema bera jarraituko da Tanperen eta Helsinkin. Hiri bakoitzean bi eguneko egitaraua dago aurreikusita. Lehenengo egunean ikastaroak eta erromeriak antolatuko dira eta bigarrenean kontzertuak. Zuzeneko emanaldi horiek abuztuaren 31n Tanpereko G Live Lab aretoan eta irailaren 2an Helsinkiko Heidi’s aretoan eskainiko dira.

Izan ere, Tanpere hirian ez ezik —abuztuaren 30 eta 31n—, aurten Helsinkin ere antolatuko da Bite Basque Beat, irailaren 1ean eta 2an. Eta hori gutxi balitz, Antti Koivula artista finlandiarrak ere kontzertua eskainiko du Helsinkin, euskal taldeekin batera. Antti ospe handiko artista finlandiarra da, suomiz kantatzen duena. Berarekin hitz egiteko aukera izango dute euskal artistek, hizkuntza txiki baten kantatzearen garrantziaz, zergatiaz eta mugez, besteak beste, hilaren 2ko kontzertuen aurretik egingo den mahai inguruan.

Etxepare Euskal Institutuak eta Basking Food & Culture elkarteak sustatzen duten jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Musika Bulegoaren laguntza jaso du euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzeko.

Bulego

Izaro

Skakeitan

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu