Boiseko Eloise Garmendia Bieter Katedrako 2017ko programa abian jarriko da egunotan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-03-02

Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn duen Eloise Garmendia Bieter Katedrako programa Martxoaren 4an eta 11an jarriko da abian. Iñaki Goirizelaia izango da aurtengo eskolak eskaintzeko arduraduna, euskal diaspora zabalena biltzen duen hiriko 35 ikasleri.

Etxepare Euskal Institutuak Boise State Universityn duen Eloise Garmendia Bieter katedrako programa Martxoaren 4an eta 11an jarriko da abian. Iñaki Goirizelaia izango da aurtengo eskolak eskaintzeko arduraduna, euskal diaspora zabalena biltzen duen hiriko 35 ikasleri.

Kurtsoak 40 urteko diktaduraren ostean euskaldunek beren nortasuna berindartzeko egin duten lanean sakonduko du. Estatu politikoa sortzeko proiektuak ekarri zuen hezkuntza sistema arrakastatsu eta egitura publiko berritzailea sortzea Europako testuinguruaren baitan, eta hain zuzen ere hortaz mintzatuko da Goirizelaia.

Gainera, martxoaren 8an katedraren irekiera ekitaldia antolatu da; bertan Boise State Choir eta Boise Basque Choir koroek euskal kanten emanaldia eskainiko dute, eta jarraian argazki erakusketa inauguratuko dute: “Barne indarra: euskal emakume etorkinen erretratuak”.

2015eko uztailan sinatu zen Eloise Garmendia Bieter katedra abiarazi zuen hitzarmena. Urtero irakasle ezberdina gonbidatzen duen katedraren oinarriak finkatzen ditu hitzarmen horrek, euskara eta euskal kulturarekin harremana duten gaien irakaskuntza eta ikerkuntza bultzatzeko asmoz.

Katedrak Boiseko alkatearen –David H. Bieterren, euskal lurraldetik kanpo euskara dakien alkate bakarraren- amaren izena darama, euskal kulturarekiko izandako konpromisoagatik eta komunitatean jokatutako rolarengatik. Katedra berri honek euskara eta euskal kulturaren irakaskuntza indartzen du Boise State University-n, Boise hiriko nukleo garrantzitsuaren testuinguruan.

Ikusi esteka honetan unibertsitatean euskal ikasketen baitan antolatutako ekintzak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu