Bologna Children´s Book Fair: Basque. Books.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 08
    Api 2024
    11
    Api 2024
    Bolonia

Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko liburu azoka ospetsua apirilaren 8tik 11ra egingo da Bolonian. Bertan, Euskal Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileak elkartea izango dira, Basque. Books. markaren aterkipean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker. Basque.Books. euskal literaturaren eta argitalpen-industriaren nazioartekotzea bultzatzen duen marka da.

Euskal liburuen presentzia nabarmena izango da azokan aurten ere. Guztira, hamaika argitaletxek eman dute izena haien lana azokako stand batean erakusteko: A fin de cuentosGrupo Comunicación LoyolaCartem, Bonito editorialEdiciones Modernas El EmbudoElkarEreinFulgencio Pimentel, TtarttaloTxalaparta eta Pamiela.

Euskal Editoreen Elkarteak Bologna Children´s Book Fair azokako Basque.Books-en standean (Pab.29 E 17) ikusgarritasuna izango du eta bertan, Euskal Irudigileak elkarteko kideen erakusketa ere izango da. Horrez gain, programazioaren barruan hainbat jardueretan parte hartuko dute. Comics Corner atalean (Pab.30 D24 F29), euskal liburu eta irudigileen komikiak salgai egongo dira, eta Euskal liburuak eskubide eskuragarrien katalogoa banatuko dute.

Euskal Irudigileak elkarteak hainbat jarduera koordinatuko ditu Illustrator Survival Corner atalean, azokaren programazio profesional ofizialaren barruan.

Apirilak 8

  • WORKSHOP - ORMAK : Murales dai Paesi Baschi / Murals from the Basque Country

Parte hartzaileak: Markel Urrutia (Smoke Signals Studio) eta Natalia Albéniz.

  • Porfolio errebisioak (IRUDIKA): Maria Barriga eta Jorge Mato (Ca-Teter)

Apirilak 10

  • Konferentzia: “Adimenartifizial sortzailearen erabilera arautzeko manifestua”

Parte hartzaileak: Euskal Irudigileak + EGAIR + Ilustratzaileen Europako Foroa

  • Porfolio errebisioak (Euskal Irudigileak): Elisabeth Perez, Markel Urrutia eta Natalia Albeniz.
  • PATXANGA jaia (22:00-02:00). IRUDIKA 2024ko kartela aurkezteko jaia, FIL Guadalajararekin elkarlanean.

Antolatzailea: IRUDIKA Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala

1963an sortu zenetik, urtero antolatzen da azoka italiarra. Haur literaturan erreferentziazko ekitaldia da; 1.400 erakusmahai eta 30.000 bisitari inguru biltzen dira bertan urtero. Haur literaturaren sorkuntzan eta argitalpenean diharduten profesional guztien topagunea da, eta, batez ere, egile-eskubideak erosteko eta saltzeko espazioa da.

Etxepare Euskal Institutua eta BASQUE. BOOKS.

Basque.Books. euskal literaturaren eta argitalpen-industriaren nazioartekotzea bultzatzen duen marka da. Aurten, Etxepare Euskal Institutuak Basque. Books. euskal literatura laginen ataria abian jarri du, euskarazko literatura nazioartean zabaldu eta beste hizkuntzetara itzul dadin sustatzeko sortutako online tresna izateko helburua duena.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu