Bordele, Korrontziren folk doinuekin dantzan

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-11-03

Korrontzi taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, azaroaren lehenengoan, Bordeleko Le Rocher de Palmer aretoan. Jende ugari bertaratu zen, euskal musikagintzaren programazioa izango denaren lehen hastapenaz gozatzera. Izan ere, aretoa bera, Euskal Kultur Erakundea eta Etxepare Euskal Institutuarenekimenez, euskal musikagintza programazioa hitzartu da 2015-2016 denboraldirako.

Pasa den ostiralean bertan sinatu zuten hitzarmena hiru erakundeen artean, eta etorriko denaren adierazgarri moduan Korrontziren kontzertua antolatu zen larunbaterako. Aretoa jendez beteta, eta folk erritmoak eta dantza oholtza gainean; konbinazio bikaina.

Hitzarmen horren bitartez, Akitania eta Euskal Herriko musiken eta bi lurraldeen  arteko harremana estutu eta euskal kultura eta musikagintza Bordele bezalako erakusleiho garrantzitsuan aurkeztea dira hitzarmen honen helburuak, Etxepare Institutuko Zuzendari Aizpea Goenagak hitzarmena aurkezteko prentsaurrekoan adierazi zuen moduan.

Argazkiak: Cesar Ibarretxe

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.