Buenos Aires Celebra: bertako euskaldunen ospakizun bikaina

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-13

‘Buenos Aires Celebra’ jaialdia Argentinako hiriburuan burutzen da urtero, Mayo Plazaren inguruan, eta hirian bizi diren kolektibitate ezberdinei euren kultura ezagutarazteko aukera ematea du xede. Bertan bizi diren euskaldunei hirugarren aldiz egokitu zaie aurten festa handi hau atontzea, eta, aurrekoetan bezalaxe,  Laurak Bat euskal etxea izan da antolatzaile nagusia, Federación de Entidades Vasco Argentinas (FEVA), Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritza eta bertako hainbat euskal etxe ere laguntzen aritu direlarik.

Eguraldiak gehiegi lagundu ez zuen arren, jende ugari hurbildu zen maiatzaren 11n euskaldunen ospakizunera, eta Mayo Etorbidean ipini zituzten karpetan, eszenatokietan zein kalean bertan antolatutako kontzertu, dantzaldi eta ekintzekin gozatzeko aukera izan zuten. Festari babesa eskaini eta jaialdian parte hartzeko asmoz, han ziren  Sara Pagola Euskadiko Argentina-Mercosur-erako ordezkaria eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, eta haiekin batera Toti Martinez de Lezea idazlea –Buenos Aireseko Liburu Azokan parte hartzera eta hainbat hitzaldi ematea joana- eta baita une honetan Hego Ameriketan bira dabilen La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarra, ikusmin handia piztu zuena!  

Argazkiak: Euskadiren Argentinako-Mercosur Ordezkaritza; www.euskalkultura.com

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu