Bulegora itzuli gara!
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuko langile gehienok Tabakalerako bulegora itzuli gara gaur, Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 11tik aurrera indarrean jarri duen Kontingentzia-planaren eguneratzeak hala eskatuta.
Orain arte etxeko telelanetik egin ezin genituen ekintza batzuei eutsiko diegu aste honetatik aurrera; besteak beste, artisten mugikortasunerako urtero ateratzen ditugun dirulaguntza deialdiak lehenbailehen atera daitezen buru-belarri ari gara lanean. Horrez gain, aurreko ohar batean esan bezala, irakurletza postu berrietarako deialdiak irekiko ditugu hilaren amaieran Konstantzako, Moskuko eta Pauko Unibertsitateetan.
Edozein kontsultatarako, ohiko helbide elektroniko eta telefono zenbakietan aurkituko gaituzue. Jendaurreko arreta zerbitzua, halaber, ekainaren 1etik aurrera irekitzea aurreikusten da.