Cannesko Zinemaldian izango da ´Another Day of Life´ euskal ekoizpena
Euskara. Kultura. Mundura.
Cartoon Movies sarietan urteko ekoizpen onenaren saria irabazi ondoren, Donostiako Kanaki Films ekoiztetxea Cannesko Zinema Jaialdian izango da, izan ere Un día más con vida filma Sail Ofizialerako hautatu baitute, lehiaketatik kanpo. Cannesen estreinatuko da filma, maiatzaren 8tik 19ra bitartean burutuko den jaialdi esanguratsuan.

Raúl de la Fuentek eta Damian Nenow-ek zuzendutako koprodukzio europar hori izen bereko nobelan oinarrituta dago, Ryszard Kapuscinski kazetari poloniar ospetsuak idatzitakoa, eta urte bukaeran iritsiko da zinema aretoetara, Golem banatzailearen eskutik.
Kapuscinski kazetari poloniarra da film luze honetako protagonista. 1975ean Angolako gudara joango da. Bertan egoera gogorra da, eta Kuba, Errusia, Hego Afrika, Portugal eta Angolako gazteak ahaztutako guda batean ari dira borrokan, mundu mailako eragina izango duena. Angolak eta bertan topatuko dituenak, hala nola Carlota gerrillariak, bere bizitza aldatuko dute betirako. Kazetari lanarekin ez du nahiko, eta bere ogibidea birplanteatuko du.
Un día más con vida TVE, ETB eta Movistar+en parte hartzearekin dago ekoiztua, eta ICAA, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren babesa du. GOLEM banatzaile nafarraren eskutik iritsiko da zinema aretoetara.
Kanaki Films ekoiztetxeak pelikula eta dokumental ugari ekoiztu ditu, esaterako, Oscar sarien 88. Ediziorako finalista izan zen eta Goya saria eskuratu zuen Minerita lana.