Cano, Landa, Jaio, Saizarbitoria eta gehiago, Bartzelonako euskal literaturaren irakurle klubean

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-12-03

Bartzelonako udal liburutegiek hainbat irakurle klub antolatzen dituzte urtero, tartean, euskal literaturari eskainitakoa. Helburua da, euskaraz idatzitako literatura sustatu eta lantzea da eta Kataluniako jendea ere Euskal Herriko literatura ekoizpenera hurbiltzea. Hilean behin biltzen dira euskal egileen lanak irakurtzeaz gain, horiek aztertu eta iruzkinak partekatzen dituzte.

Saioetako koordinatzaile eta gidaria da Aritz Galarraga (Hondarribia, 1980) idazlea, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB), eta Bartzelonako Unibertsitatean eta UABko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea, itzultzailea eta euskal hedabideetako kolaboratzailea.

Aurten, gainera, saioak aurrez aurrekoak izango dira, hileko laugarren asteartero, 19:00etatik 20:30etara. Hauek dira ikasturte osorako datak eta jorratuko diren izenburu eta egileak:

Azaroaren 23a: ‘Egunero hasten delako’, Ramon Saizarbitoria

Abenduaren 28an: ‘Sisifo maite minez’, Laura Mintegi

Urtarrilaren 25ean: ‘Beti oporretan’, Harkaitz Cano

Otsailaren 22an: ‘Gay nauzu’, Iñigo Lamarca

Martxoaren 22an: ‘Inurrien hiztegia’, Mariasun Landa

Apirilaren 26an: ‘Aitaren etxea’, Karmele Jaio

Maiatzaren 24ean: ‘Hilda dago poesía?’, Joseba Sarrionandia

Topaketa bakoitzaren aurretik, liburuen aleak banatzen zaizkie parte-hartzaileei, euskaraz, katalanez edo gaztelaniaz, kasuaren eta liburuaren arabera. Parte hartzea doakoa da, aldez aurretik izena emanda.

Kluba Udal Liburutegiek antolatzen dute, Bartzelonako Euskal Etxea, UB eta UAB unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera. Aurten jarduerak zazpigarren edizioa du eta, beste behin, parte-hartzaileen kopurua beteta dago.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu