Chejov vs. Shakespeare egitasmoa, 2019 Scotland Goes Basque programan
Euskara. Kultura. Mundura.
2019. urtean zehar Eskozian euskal kultura, arteak eta euskara ezagutarazteko burutzen ari den programaren baitan, Chejov vs. Shakespeare proiektuaren edizio berri bat sustatu du Etxepare Euskal Institutuak. 2019 Scotland Goes Basque egitasmoan kokatutako gainerako jarduerek bezalaxe, kulturaren bidez Euskal Herria eta Eskoziaren arteko harremana estutzea du xede proiektuak, eta kasu honetan Iban Zaldua eta James Robertson idazleak izango dira protagonistak.

Chejov vs. Shakespeare proiektua Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan gauzatu zen, eta lurralde eta hizkuntza ezberdinetako idazleek Europaren erronka eta gatazken inguruan gutun bidezko elkarrizketa sakon bat izatea zuen helburu. Tartean, Bernardo Atxagak Bashkim Shehurekin (Albania), edota Luisa Etxenikek Mircea Cartarescurekin (Rumania) elkarbanatu zituzten eskutitzak.
Edizio berri honetan, Iban Zaldua eta James Robertsonek elkarri 12 eskutitz bidaliko dizkiote, bakoitzak sei. Gutunotan, Europa, identitatea, hizkuntza eta literatura izango dituzte mintzagai, eta trukaketak bi idazleek gai horien inguruan dituzten ikuspegiak ezagutu eta partekatzeko balioko du. Bakoitzak norberaren hizkuntzan idatziko ditu eskutitzok, euskaraz eta eskozieraz. Bi idazleek otsailean bertan ekingo diote gutunak elkarbanatzeari; Robertson izango da lehena. Uztailean emango diote amaiera.
Gutunen trukea amaitutakoan, 2016. urtean egin zen bezala, idatzitako material guztia bildu eta liburu batean argitaratuko da. Horrekin batera, Edinburgon abuztuan egiten den Edinburgh Book Festival literatura jaialdian mahai-inguru bat antolatuko da eta, bertan, proiektuan parte hartu duten bi idazleek gutunetan hausnartutako gaiez jardungo dute, ideia horien inguruko eztabaida irekia sortzeko asmoz.