Chejov vs. Shakespeare: Europa, identitatea, kultura eta hizkuntza hamabi gutunetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-17

#ScotlandGoesBasque proiektuaren eskutik, Etxepare Euskal Institutuak abuztuan Edinburgh International Book Festival jaialdira eramango duen ekimenetako bat da Chejov vs. Shakespeare. Iban Zaldua idazle donostiarrak eta James Robertson eskoziarrak han aurkeztuko dute horren harira azken hilabeteotan idatzitakoa.

#ScotlandGoesBasque proiektuaren eskutik, Etxepare Euskal Institutuak abuztuan Edinburgh International Book Festival jaialdira eramango duen ekimenetako bat da Chejov vs. Shakespeare. Iban Zaldua idazle donostiarrak eta James Robertson eskoziarrak han aurkeztuko dute horren harira azken hilabeteotan idatzitakoa.

Chejov vs. Shakespeare proiektua Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren baitan sortu zen; orduan, zenbait euskal idazlek hainbat gutun partekatu zituzten atzerritar idazleekin egungo gaiak hizpide hartuta. Horri jarraipena emanez, #ScotlandGoesBasque programazioaren baitan, Iban Zaldua donostiar idazleak eta James Robertson eskoziarrak, Europak egun bizi dituen erronka eta gatazken inguruan dituzten iritzi eta ideiak partekatzeko, elkarri seina gutun bildaltzeko enkargua jaso zuten. Joan zen otsailean idazteari ekin eta ekaina erdialdean amaitu zuten egoera soziopolitikoaren, identitatearen eta euskal zein eskoziar kulturen eta hizkuntzen inguruko euren hausnarketak, iritziak eta ezagutzak jasotzen dituen gutun bilduma. Horretan sakonki aztertzen dute euskal eta eskoziar kulturen eta sorkuntza-tresna dituzten euskara eta eskozieraren egoera eta, bide batez, baita horiek erabilita sortutako literaturen egoera ere.  Bestalde, Europaren errealitateari dagokionez, Brexit delakoaz eta Mediterraneoan errefuxiatuek bizi duten tragediaz iritzi dutena jaso dute, besteak beste.

Laster liburu bihurtuko den gutun-bilduma hori abuztuaren 10ean Edinburgon, Nazioarteko Liburu Jaialdian aurkeztuko dute jendaurrean Iban Zalduak eta James Robertsonek, jaialdiaren eremuan kokatutako Garden Theatre-en izango den solasaldian.

Bideo labur honetan, Iban Zalduak azaltzen du Chejov vs. Shakespeare zer den. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.