Chicagotik Iowara

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-05-11

University of Chicago-ko Koldo Mitxelena Katedraren aurtengo programaren hasieran parte hartu eta gero, University of Iowa-ra joan zen Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendaria pasa den ostegunean. Bertako hainbat arduradunekin biltzeko parada izan zuen han, hala nola, Mercedes Niño Murcia Department of Spanish and Portuguese-ko buruarekin eta Luis Martin Estudillo irakaslearekin, literatura penintsularrean aditua denarekin.

Arratsaldean, hitzaldia eman zuen memoriak euskal literatura garaikidean duen garrantziaz, eta entzuleekin gustura aritu zen eztabaidan. Hantxe zegoen Paula Kempchinsky linguista, EHUko hizkuntzalariekin harramanak dituena eta besteak beste Andolin Eguzkitza gogoangarriarekin ikaskide izan zena. Interesa erakutsi du unibertsitateak euskarazko lektorado bat irekitzeko eta hori gerta dadin lanean aritzeko asmoa azaldu zuten. Gainera, bezperan, Kristin Addis itzultzailearekin ere bildu zen Olaziregi, euskal literaturako hainbat lan inglesesera maisuki itzuli dituenarekin, Iowan bizi baita.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.