Cinéma Utopia: ´Zumiriki´ + ´Oreina´

Euskara. Kultura. Mundura.

Cinéma Utopia: ´Zumiriki´ + ´Oreina´
  • 04
    Aza 2021
    06
    Aza 2021
    Bordele

Euskal zinemaren aberastasuna eta dinamismoa ospatzeko, Aquitaine.eus mugaz gaineko lankidetza programaren baitan, bi eguneko fokusa egingo da Bordeleko (Frantzia) Utopia zinema aretoan urriaren 4an eta 6an.

Bertan, Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ eta Koldo Almandozen ‘Oreina’ filmak ikusgai izanen dira, bi zinemagileen presentzian. Halaber, Euskadiko Filmategiaren zuzendaria den Joxean Fernándezek ‘Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi’ liburua aurkeztuko du.

  • Azaroak 4 / 20:15: ‘Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi’ liburuaren aurkezpena, Euskadiko Filmategiko zuzendaria den Joxean Fernández-ekin. Ondotik, Koldo Almandoz-en ‘Oreina’ filmaren proiekzioa eta topaketa egilearekin.
  • Azaroak 6/  14:30: Oskar Alegria-ren ‘Zumiriki’ filmaren proiekzioa eta topaketa egilearekin

2016an, Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak, Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa abiatu zuten. Honek, Ipar Euskal Herriko, Euskadiko eta Nafarroako kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugazgaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania Berrian. Lankidetza horri esker, proiektu anitz sortu dira azken urteotan ikusgarrigintzan, literaturan edo arte bisualen alorretan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu