CinematecaUruguaya: ‘Zumiriki’, ‘Zerua blu’ eta mahai ingurua
Euskara. Kultura. Mundura.
-
04Abe 202112Abe 2021Montevideo
Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ eta Lur Olaizolaren ‘Zerua blu’ ikusgai izango dira Uruguaiko Nazioarteko Zinema jaialdiaren 39. edizioan. Gainera, zinemara ikusle berriak erakartzeko mahainguruan parte hartuko du Maren Zubeldia euskal programatzaileak, zinemagintza berriari eskainitako saileko epaimahaikidea ere izango dena.
2021eko abenduaren 4tik 12ra egingo dute Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiaren hogeita hemeretzigarren edizioa, Uruguaiko Zinematekak antolatuta, beste erakunde batzuen artean, eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, besteak beste. Elkarlan horri esker, Oskar Alegriaren ‘Zumiriki’ eta ‘Zerua blu’ ikusi ahal izango dira Montevideoko jaialdian. Horrez gain, Maren Zubeldia programatzailea errealizatzaile berriei eskainitako ataleko epaimahaikidea izango da eta ikus-entzunezko produktu bat nazioarteko publikoari nola ekarri aztertzeko mahai-inguruan parte hartuko du.
Edizio hau, 38. enarekin gertatu zen bezala, baldintza murriztuekin egingo da, pandemiaren ondorioz. Programazioa 107 pelikulek (66 film luze eta 41 laburrek) osatuko dute, zeinetan 50 herrialde baino gehiago ordezkatuta dauden eta bost ataletan banatuta dagoen: vvvvvvvvvv
eta Euskal Herriko film laburren beste bat ere.
Zinemagile Berrien Lehiaketa ahots berriak eta sormen munduak ezagutzeko gogoa duten zinemazaleentzat ezinbesteko atala da. Epaimahaia Bilboko Zinema eta Arte Eszenikoetako Zinegoak Jaialdiko eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko programatzaile Maren Zubeldiak osatuko dute; Gabriela Guillermo zuzendari uruguaitarra, eta Javier Palleiro zuzendari eta gidoilari uruguaitarra.