Circuit-Est Montréal

Circuit-Est Montréal DAB Irekita

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Dantzerti Euskadiko arte eszenikoen goi eskolarekin batera, Montreal hirian dantza-ikerkuntza eta -sorkuntza egonaldirako deialdia egiten dute. Egonaldia Circuit-Est Montrealgo dantzagune edo koreografia zentroarekin lankidetzan burutuko da.

Deialdi honen xedea da dantzari-koreografo bat hautatzea, egoitza artistikoa Montrealgo Circuit-Est zentroan (Quebec) egin dezan. Deialdian parte hartzeko, ezinbestekoa da Dantzertin graduatua izatea eta 35 urte edo gutxiago izatea. Egonaldia 6 eta 8 aste artekoa da, hautatutako pertsonarekin zehazteke, eta 2026ko maiatza bukaeratik uztail hasiera arte. 

Dantzaren esparruan ikerketa-egonaldia egiteko deialdia 2026ko martxoaren 27an itxiko da, 15:00etan.

Egonaldi hau Etxepare Euskal Institutuaren ‘Ça colle au basque’ egitasmoaren babespean gauzatuko da, zeinak euskara eta euskal kultura frankofoniaren unibertsoan sustatzea baitu helburu.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026/03/05 - 2026/03/27
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua | Dantzerti
  • Kontaktua: Alex Aginagalde López | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu