Ça colle au basque, euskal kultura frankofonian
Euskara. Kultura. Mundura.
‘Ça colle au basque’ du izena datozen 2025-2028 urteetarako aurkeztu dugun ekimenak. Euskal kulturaren proiekzioa frankofoniaren eremuan indartzea du helburu; frantsesa hizkuntza komun duten 321 milioi pertsonak osatutako kultura, nortasun eta hizkuntzen mosaikoa.
Horretarako, Etxepare Euskal Institutua lurralde frankofono desberdinetako erakundeekin loturak sortzeko, garatzeko eta sendotzeko lanean ari da, komunitate horren nazioarteko proiekzioa aprobetxatuz.
Ekimenak, halaber, euskararen ezagutza eta prestigioa sustatzearen alde egiten du, esparru akademikoan euskararen hedapena bultzatuz, sortzaile eta unibertsitateen artean sinergia berriak sortuz, eta egoera diglosikoan dauden hizkuntzen eta hauek hizkuntza hegemonikoekin dituzten harremanen testuinguruan euskararen errealitateari balioa emanez.
-
«Ça colle au basque»ren lehen argitalpen-emaitza: Itxaro Borda, frantsesez
Itxaro Bordaren Euri zitalari esker eleberriaren frantsesezko itzulpena aurkeztu da Baionan. Argitalpena «Ça colle au basque» itzulpengintza-deialdiaren lehen argitalpen-emaitza da.
-
Euskadik eta Malandain Ballet Biarritzek akordioa sinatu dute euskal dantzaren sorkuntza eta nazioartekotzea bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta Malandain Ballet Biarritzek akordioa sinatu dute euskal dantzaren sorkuntza eta nazioarteko proiekzioa indartzeko. Akordioak euskal dantzaren sorkuntza, profesionalizazioa eta nazioarteko proiekzioa indartzeko lankidetza-esparru berri bat eratu du.
-
Hamazazpi euskal konpainia Le temps d´Aimer la danse jaialdian
Irailaren 10etik 21era, 17 euskal konpainiak euren lanak aurkeztuko dituzte Euskal Herriko bi aldeetan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Malandain Ballet Biarritzen lankidetzari esker.