Classical Next: Basque. Music.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
17Mai 202220Mai 2022Hannover
Euskal musika klasikoak bere lekua izango du Classical: NEXT azoka berezituan. Izan ere, Basque. Music.-ek parte hartuko du azoka profesionalean, eta euskal sortzaileen eskainitako katalogoa kontsultatu ahalko dute parte hartzaileek. Katalogoak, musika klasiko eta garaikidearen, operaren eta aintzineko musikaren alorrean gaur egun Euskal Herrian dagoen sormena islatzen du. Maiatzaren 17tik 20ra egingo da azoka, Hannover, Alemanian.
50 musikagile, elkarte, erakunde eta goi mailako zentro horien inguruan jakin ahalko dute azokako parte hartzaileek horrela. Mundu osoko 45 herrialdetako 1.000 profesional baino gehiago izango dira Classical:NEXT-en.
Musika klasikoari eta arteari eskainitako mundu mailako azoka da, askotariko profesionalak bateratzen dituena: artistak, kudeatzaileak, aurkezleak, orkestrak, disketxeak, prentsa, komunikabideak, editoreak eta gehiago.
Topaketa honen egitaraua lau multzotan banatua dago: showcaseak (sektoreko profesionalei eskainitako emanaldi motzak), konferentziak, proiektuen pitchak (ikus-entzunezko euskarri bidez erosleen aurrean egindako proiektu-aurkezpenak) eta erakustazoka.